(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Justizia Administrazioko langileendako osagarria eguneratu da

astelehena, 2008.eko apirilak 21

Zenbateko berrian kontuan izan dira soldatak berdintzeko helburuz sindikatuekin hitzartutakoa eta 2007ko inflazioaren desbideraketa


Nafarroako Gobernuak Justizia Administrazioko langileendako osagarri iragankorraren zenbatekoa ezarri du. Aipatu osagarriaren helburua da Justiziako langileen eta Foru Komunitateko Administrazioko gainerako langileen arteko soldatak berdintzen joatea, 2006an CCOO eta UGT sindikatuekin sinatu eta 2008ra arte indarrean dagoen itunarekin bat eginda. Osagarriak kontutan ere eduki du 2007ko KPIren desbideraketa. Guztira eguneratzearen kostua 726.00 eurokoa izanen da.


Horrela, bada, eta 2008ko urtarrilaren 1etik aitzinako ondorioak edukita, hileko osagarri iragankorra honelaxe finkatu da Kidegoaren arabera: Auzitegiko medikua, 662,29 euro; prozesu eta administrazio kudeaketa, 637,22 euro; prozesu eta administrazio izapidetzea, 472,57 euro; eta laguntza judiziala, 390,31 euro.




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa