Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
"Zuek zarete XXI. mendeko Nafarroako giza adibide onena, eta handitasuna eta bikaintasuna ekarri dituzue"
Saritutakoen irudia.
(
irudia handitu
)
"Karlos III.a Noblea handitasun eta bikaintasun ikur izan zen Nafarroako Erresumarentzat; zuek, berriz, giza adibide onena zarete XXI. mendeko Nafarroarentzat eta gaurko eta etorkizuneko nafarrentzat. Handitasuna eta bikaintasuna ekarri dituzue". Horixe bera adierazi du Sanz presidenteak, Karlos III.a Noblearen Gurutzea Antonio Azcona, María Forcada eta Leonardo Polori emateko ekitaldian.
Gurutzeak emateko ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin dute, eguerdi aldera, eta bertan, presidentearekin batera, Elena Torres Parlamentuko presidentea, Vicente Ripa Nafarroako Gobernuko ordezkaria, eta Gobernuko beste kide batzuk egon dira. Era berean, hiru saridunen ahaide eta lagunak ere bildu dira ekitaldira.
Gurutzea aipaturiko hiru pertsonei emateko Foru Dekretua Ildefonso Sebastián Lehendakaritzaren zuzendari nagusiak irakurri ondoren, saridunen nortasunari buruz mintzatu dira.
Antonio Azcona
Sabino Álava, hasteko, Antonio Azconari buruz mintzatu da. Esan duenez, Azcona Iruñeko kartzelako kapilau izan da, eta pertsona gardena da, egindakoa aldatu edo desitxuratu dezakeen itzulinguru, gune ilun eta itzalik gabea. Gaineratu duenez, "On Antonio nortutako ontasuna, maitasuna, egonarria eta zerbitzua da; ez du berea den ezer, guztia gainerakoei ematen die". Artzain lanari buruz mintzatu denean, On Antoniok guztiak izan liluratu dituela esan du, eta baita batzuk kartzelara eraman zituen bidetik aldendu dituela ere. Jarraian, honako hau esan du: "baina horretarako ez ditu sermoi erretorikoak edo teologiari buruzko hizketaldiak erabili. Aitzitik, ohiko lautasuna eta zintzotasuna baliatu ditu, ebanjelioaren aginduei jarraiki".
Ezkerretik eskuinera Elena Torres, Miguel Sanz, Leonardo Polo, María Forcada eta Antonio Azcona.
(
irudia handitu
)
Sabino Álavaren ondoren, Antonio Azcona bera mintzatu da, eta eskerrak eman ditu Karlos III.a Noblearen Gurutzea jaso izanagatik. Adierazi duenez "norabide bakarra duen itsasontzian gaude guztiok: Nafarroarekiko maitasunean".
Ondoren, honako hau esan du: "agindu zidaten lana zaila da, baina atsegina: presoak birgaitzea... Haiengandik gertu egon nahi izan dut, eta presoek laguntza eskatu ahal izan didate, kartzelan zein kanpoan zeudela ere. Kristauen eta kristau ez direnen kontzientziari dei egin nahi diot, kartzeletako dramari buruzko gogoeta egin dezaten. Nolanahi ere, Iruñeko kartzela eredugarria da, alderdi guztiei dagokienez. Nabarmendu nahi ditut kartzelako zuzendaritzarekin izandako harreman zuhurra eta pertsonala, funtzionarioak (funtzionatzen dutenak), boluntarioak, eta aisialdi, kultur edo erlijio lantegiak. Horri guztiari esker, Iruñeko kartzela presoen eta profesionalen arteko oasia da".
Sanz Presidentea eta Antonio Azcona Sanz Presidentea eta Leonardo Polo
(irudia handitu) (irudia handitu)
Sanz Presidentea eta María Forcada
(irudia handitu)