(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak DBHko 4. mailako egituraren eta ordutegien aldaketa onartu du asteazkena, 2008.eko apirilak 23

Ikastetxeek ikasleentzako curriculum aukeren eskaintza zehaztu beharko dute


Nafarroako Gobernuak, 2007ko urrian, erabaki bat hartu zuen, eta hartara, ikastetxeek DBHko 4. mailako curriculum aukerak orientazio gisa hartu beharko zituztela xedatu zuten. Orain, Hezkuntza Departamentuak Foru Agindu bat onartu du, Gobernuaren erabakia betetzeko. Foru Aginduan, curriculum aukeren proposamen bat egin du, orientazio gisa, baina ikastetxeen esku utzi du behin betiko eskaintza. Departamentuak, era berean, ordutegiak aldatu ditu, eta DBHko 4. mailako derrigorrezko irakasgaiei dagokienez, gutxienez ere bi ordu emanen dituzte astean.


Berariazko araudiaren arabera, laugarren mailan hiru irakasgaiz osatutako "curriculum aukerak" eskain ditzakete. Orientazio gisa proposatu dituzten curriculum aukerak honako hauek dira: Zientifikoa, Humanistikoa eta Teknologikoa. Aukera bakoitza irakasgai batekin dago lotuta. Horrela bada, aukera Zientifikoa Fisika eta Kimikarekin dago lotuta; aukera Humanistikoa, Latinarekin; eta Teknologikoa, Teknologiarekin. Curriculum aukeraren baitan beste bi irakasgai daude, eta horiek ikastetxeak berak erabaki beharko ditu. Era berean, ikastetxeak beste curriculum aukera batzuk ere proposa ditzake. Ikasleek, hartara, honako irakasgai hauek izanen dituzte: curriculum aukera guztietan dauden irakasgaiak, kasuan kasuko curriculum aukerari dagozkion irakasgaiak, eta aukerako irakasgaiak.


DBHko 4. mailako curriculum aukera guztietan dauden irakasgaiak honako hauek dira: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia, Matematika, Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura (hala dagokionean), Atzerriko Hizkuntza, Gorputz Heziketa, Erlijioa/Hezkuntza Arreta, eta Etika-Gizalege Hezkuntza. Dagoeneko esan dugunez, ikastetxeek aukerako irakasgaien eta curriculum aukeren baitan dauden irakasgaien bidez garatu eta osatuko dute curriculuma.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa