(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur Lekunberriko Liburutegia inauguratuko dute, Nafarroako Gobernuaren 81.595 euroko ekarpenarekin osteguna, 2008.eko apirilak 24

Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak, Pedro Luis Lozano Úriz Kulturaren zuzendari nagusiak, eta José María Aierdi Fernández de Barrena Lekunberriko alkateak herriko Liburutegia inauguratuko dute, gaur arratsaldean. Liburutegia Kultur Etxean dago, hain zuzen.


Liburutegiaren titulartasuna Udalari dagokion, eta Kultur Etxeko erakusketa aretoa eta biltegia zeuden lekuan eraiki dute. Eraikina Lekunberriko alde zaharrean dago, elizatik gertu.


Nafarroako Gobernuak lanen kostuaren %80,7 finantzatu du, 2007ko aurrekontuetatik. Beraz, 71.688 euroko guztizko kostutik 58.000 Gobernuak ordaindu ditu. Zenbateko horretaz gain, Nafarroako Gobernuak beste 23.595 euroko ekarpena egin du, ekipamenduetarako. Hain zuzen ere, ekipamenduen guztizko kostua 44.518,13 eurokoa izan da, eta beraz, Gobernuak %53,48 ordaindu du.


Liburutegia eraikineko behe solairuan dago, eta 100 m2 ditu. Apalategi eremuaz gain, ikasteko eremua eta ordenagailuena ere baditu. DVD irakurgailuak ere baditu, eta haurrentzako eremu itxi bat, adinaren araberako irakurgai eta jokoekin.


Zerbitzuak 12.000 funts inguru ditu, eta horietatik 655 ikus-entzunezkoak dira.


Neguan, astean 35 orduz egonen da irekita, eta udan, berriz, 27,30 orduz. Zerbitzuaren arduraduna Inmaculada Etxarri Sucunza izanen da. Astelehenetik ostiralera egonen da irekita, goizez eta arratsaldez, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Iaz 6.000 bat bisitari izan zituzten, eta 641 lagunek eman zuten izena.


Lekunberriko liburutegia C motakoa da; hau da, azpiegitura, lokala eta langilea udalarenak dira, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, eta materiala, berriz, Nafarroako liburutegi publikoen sarearena da.


Aurreikusita dagoenez, igogailua ere eraikiko dute, geroago, eta horretarako hutsartea ere utzi dute. Irakurri eta liburuak maileguan hartzeko eremuak hiru sarrera ditu, hiru ateren bidez (kaletik zuzenean guztiak ere). Ate horietako batetik musika eskolara ere sar daiteke, zuzenean. Irakurri eta liburuak maileguan hartzeko aretoa Kultur Etxeko goiko solairuan egon izan da orain arte, baina aurrerantzean Aralar Musika Eskolako bulegoak egonen dira solairu horretan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa