(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pérez-Nievas kontseilaria Tuteran izan da, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko berria eraikiko duten lursaila ikusten osteguna, 2008.eko apirilak 24

Gaur goizean, Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza Departamentuko kontseilaria Luis Casado Tuterako alkatearekin bildu da. Hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuak Tuteran eraikiko duen Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren kokaleku berria aztertu eta ikuskatu dute.


Huertas Mayores Hiribidean dagoen lursail bat hautatu dute ikastetxea eraikitzeko, irisgarritasun ona duelako. Tuterako Benjamín Institututik eta udal igerileku estalietatik gertu dagoen orubea da, hain justu, eta Tuterako Udalak Hezkuntza Departamentuari emanen dio, xede horrekin.


Ikastetxe berriaren ezaugarriak


Ikastetxe berriak Haur eta Lehen Hezkuntzako hiruna lerro izanen ditu. Nolanahi ere, lursailaren tamaina kontuan hartuta, etorkizunean ikastetxea handitu ahal izanen dute, behar izanez gero. Hiru lerro eta bederatzi maila (Haur Hezkuntzako 3 eta Lehen Hezkuntzako 6) izanen ditu, eta 675 ikaslerentzako lekua izanen du, orotara. Eraikinaren azalera erabilgarria 3.665 m2koa izanen da, eta azalera eraikia, berriz, 4.105 m2koa.


Lehen Hezkuntzari dagokionez, honako instalazio hauek izanen ditu: 18 ikasgela (horietako 6 banaketa gelak izanen dira), erabilera anitzeko gela 1, liburutegia, 6 komun, irakasleentzako komun 1, musika gela 1, informatika gela 1, eta 2 garbiketa gela.


Haur Hezkuntzari dagokionez, berriz, honako instalazio hauek izanen ditu: 9 ikasgela, ikasleentzako 3 komun, irakasleentzako komun 1, erabilera anitzeko gela 1, eta garbiketa gela 1. Gainera, eraikinak honako instalazio hauek ere izanen ditu: biltegia, 200 m2ko gimnasioa, 2 aldagela, irakasleen gela, zuzendaritza taldearen bulegoak, ikasleen gurasoen elkartearentzako aretoa, logopedaren, fisioterapeutaren eta aholkulariaren bulegoa, atezaintza, eta jangela-sukaldea, besteak beste.


2008ko hasierako aurrekontua 100.000 eurokoa izanen da, eta 2009koa, berriz, 4.303.900 eurokoa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa