(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Burlatako "Erronkaribar" eta "Andre Maria" zentroetan ezintasun psikiko neurrizkoa, larria eta sakona duten pertsonak artatzeko zerbitzua kudeatzeko kontratua egiteko baimena eman du Gobernuak astelehena, 2008.eko apirilak 28

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileari, Burlatako "Erronkaribar" eta "Andre Maria" zentroetan ezintasun psikiko neurrizkoa, larria eta sakona duten pertsonak artatzeko zerbitzua kudeatzeko kontratu bat egiteko.


Hain zuzen ere, 149 pertsonarentzako plazak dira: 120, "Erronkaribar" zentroan, eta 29, "Andre Maria" zentroan.


"Erronkaribar" zentroari dagokionez, gehienez ere 8.794.728 euroko gastua egiteko konpromisoa hartu dute, honela banatuta: 3.189.489 €, 2008ko aurrekontuetatik; eta 5.605.239 €, 2009koetatik. Zentroak honako bitarteko hauek ditu: batetik, egoitza plazak (gehienez ere ezintasun psikiko neurrizkoa, larria eta sakona duten 120 pertsonarentzako artapena, urteko 365 egunetan, 24 orduan); eta bestetik, eguneko zentroko plazak (gehienez ere ezintasun psikiko neurrizkoa, larria eta sakona duten 10 pertsonarentzako egunezko artapena, urtean 248 egunez, astelehenetik ostiralera, jaiegunak salbu, egunean 7 orduz, 10:00etatik 17:00etara).


Burlatako "Andre Maria" zentroari dagokionez, berriz, gehienez ere 3.248.025 euroko gastua egiteko konpromisoa hartu dute, honela banatuta: 1.177.926 €, 2008ko aurrekontuetatik; eta 2.070.099 €, 2009koetatik. Zentroak bi zerbitzu hauek eskaintzen ditu: batetik, egoitza plazak (gehienez ere ezintasun psikiko neurrizkoa, larria eta sakona duten 29 pertsonarentzako, urteko 365 egunetan, 24 orduan); eta bestetik, eguneko zentroko plazak (gehienez ere ezintasun psikiko neurrizkoa, larria eta sakona duten 10 pertsonarentzako, urtean 12 hilabetez, astelehenetik ostiralera, Nafarroako Foru Komunitateko egutegi ofizialeko lanegunetan).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa