(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

421.363 euroko gastua onetsi da 2009. urterako nekazari gazteak bere gain hasteko

astelehena, 2008.eko apirilak 28

Nafarroako Gobernuak baimena eman dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari 421.363 euroko gastua egin dezan 2009. urtean nekazari gazteak bere gain hasteko xedez.


Aipatu zenbateko horri eta helburu berbererako 520.198 euro gehitu behar zaizkio 2008ko aurrekontutik. Onuradun bakoitzak 40.000 euroko prima jasotzen ahal du gehienez ere, eta 15.000 euro gehiago maileguen interesetarako hobarietan.


Gastu berri hau onetsi da eskaera berriak jaso izan direlako. Horrela, dirulaguntzen kudeaketa jarraitzea ahalbideratzen ahal da. Martxoaren 27ko 83/2007 Foru Aginduak dioen bezala, dirulaguntza jaso ahal izateko gastuek honelakoak behar dute izan: bere gain hasteko edo kooperatibetan edo nekazaritzako soziedadeetan sartzeko administrazio eta aholkularitza gastuak; nekazaritzako instalakuntzen edo lurren errentamendu kontratuaren lehen urteko kuotaren ordainketa; lurrak erosi eta nekazaritzako instalakuntzak eraikitzeko ordainketak; eta prestakuntza ikastaroetatik datozen gastuak.


Gogoratu behar da 2007. urtean 20 espediente ebatzi zirela eta helburu honetarako guztira 857.213 euro gastatu zirela.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa