(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Maite Miquéleizek irabazi du "Zer da errege bat zuretzat?" izeneko lehiaketa gure autonomia erkidegoan astelehena, 2008.eko apirilak 28

Maite Miquéleiz Berrade, Barañaingo Santa Luisa de Marillac ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaslea, "Zer da errege bat zuretzat?" izeneko lehiaketa nazionalaren XXVII. edizioko irabazlea izan da gure autonomia erkidegoan, eta berak ordezkatuko ditu Nafarroako ikasleak Juan Karlos I.a Erregearekin izanen duten bilkuran. Lehiaketa Fundación Institucional Española delako erakundeak antolatzen du eta Orange Fundazioak babesten.


“Zer da errege bat zuretzat?” izeneko lehiaketaren Nafarroako fasean saritutako ikasleak

“Zer da errege bat zuretzat?” izeneko lehiaketaren Nafarroako fasean saritutako ikasleak. ( irudia handitu )

Aurtengo deialdiaren oinarrien arabera, parte-hartzaileak Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleak, DBHko 1. eta 2. mailakoak eta Hezkuntza Berezikoak izan behar ziren, 18 urtez beheitikoak. Lanak banaka eginak, Erregeari edo Espainian Koroak betetzen duen zereginari buruzkoak. Eskulanen modalitatean (eskulturak, horma-irudiak, marrazkiak…), edukia azaltzeko idazlan labur bat ere aurkeztu behar zuten. Aurtengo berrikuntza multimedia formatuko lanak aurkezteko aukera izan da: bideoak, homepage, multimedia aurkezpenak, arte digitala… Formatu honetako hogeita bost lanik onenak erakusketa birtual batean bilduko dira. Fundación Institucional Española (FIES) erakundeko kideek osatutako epaimahai batek hautatu ditu autonomia erkidego edo hiri autonomo bakoitzetik finalera joan diren lanak.


Gaurko ekitaldian, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan, departamentuko lehen solairuan jarri dira ikusgai finalera iritsi diren 35 lanak, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako, DBHko 1. eta 2. mailako eta Hezkuntza Bereziko ikasleek, 18 urte artekoek, egindako lanak. Guztira 400 lan jaso dira, Nafarroa osoko 48 ikastetxetakoak.


Sariak emateko ekitaldian Hezkuntza kontseilari Carlos Pérez-Nievas aritu da buru, eta bertan izan dira finalera iritsitako eskola-umeak eta haien irakasleak. Era berean, parte hartu dute Andrés Merino Thomasek, Fundación Institucional Española (FIES) erakundeko Patronatuko idazkariak; Onhiarri Matabuena Palacínek, lehiaketa nazional honen babeslea den Orange Fundaziokoak, eta FIESek Nafarroan duen ordezkariak, Carlos García Pardok.


Maite Miquéleiz Madrilera joanen da hemendik egun batzuetara, bere irakasle Milagros Olaguarekin, Juan Karlos I.a Erregearekin eginen duten bilkuran Nafarroa ordezkatzeko. Finalera iritsi diren ikasleek Hezkuntza Departamentuaren opari bana jaso dute.

Dokumentazioa:
Listado de ganadores

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa