(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hitzarmen bat onetsi du Villatuertako Udalarekin sinatzeko hango zeharbidea berritzeko xedez

astelehena, 2008.eko apirilak 28

Nafarroako Gobernuak hitzarmen baten testua onetsi du gaurko bilkuran, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eta Villatuertako Udalak sinatu behar dutena herriko zeharbidea berritzeko xedez.


Hitzarmenaren bitartez, San Juan karrikaren egokitze eta urbanizazio lanak jarraituko dira. Lan horiek partez egin ziren 2004. urtean. Aipatu kalea NA-7184 toki errepidearen herriko zeharbidea da.


Proiektua kontratatzeko oinarrizko aurrekontua 1.12 milioi eurokoa da, eta horietarik Nafarroako Gobernuak 223.090 euro jarriko ditu, obra mota hauetan dirulaguntzen portzentajeak arautzen dituen araudiak ezartzen duenarekin bat eginda. Gobernuaren dirulaguntza honelaxe banatuko da: obra, 215.824 euro; proiektuaren erredakzioa, 8.632 euro; eta obraren zuzendaritza, 8.632 euro.



Dokumentazioa:
Villatuertako zeharbidea

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa