(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren maiatzaren 5ean irekiko da 2008ko "Artista Gazteen Topaketak programan parte hartzeko epea asteartea, 2008.eko apirilak 29

14tik 30 urtera bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta bertan modalitate hauetan lehiatu ahal izanen dira: musika, literatura generoak, arte plastikoak, ikus-entzunezko sorkuntza-lanak eta arte eszenikoak


Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bitartez, "Artista Gazteen Topaketak" programaren aurtengo edizioa antolatu du, 2008koa.


Lehiaketa gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaile Ana Fríasek, alboan aurreko urteetako hiru irabazle zituela: Mateo Laiz, 2007ko Musika lehiaketako hirugarren saria irabazitako "Sueños Rotos" taldekoa; Margarita Leoz, 2007an Literatur Generoen lehiaketako lehen saria eskuratu zuena; eta Iñaki Fortún, Arte Eszenikoetako 2003ko lehen sariduna eta 2007ko epaimahaiko kidea izandakoa.


Programa 14tik 30 urtera bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta modalitate hauek ditu: Arte Plastikoak, Arte Eszenikoak, Ikus-entzunezkoen Sorkuntza-lanak, Musikak eta Literatura Generoak; zenbait fasetan gauzatzen da, modalitateen arabera. Modalitate horiez gain, programaren osagarria da gazteen musika banden Topaketa bat, aurten ekainaren 14an eginen dena, Lizarran, bertako hiriko udalaren laguntzarekin.


Programa urte bukaeran amaituko da Amaierako Galan, artista irabazleendako sari-ematearekin eta sona handiko artista baten kontzertuarekin.


Nafarroako Gobernuak 205.693 euroko aurrekontua ezarri du aurten programa honetarako.


"Topaketak" programaren aurtengo edizioan parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute eta lanak aurkeztu datorren astelehenetik –maiatzaren 5a- ekainaren 13ko 21.00ak arte, Altsasun, Lizarran, Lekarozen, Iruñean, Tafallan eta Tuteran horretarako prestatu diren tokietan.


Programan parte hartzeko modua arautzen duten oinarrietan informazio gehiago dago, bai euskaraz bai gaztelaniaz, Nafarroako Gobernuaren web orrian ( www.navarra.es) eta lehiaketaren orrian: www.encuentrosnavarra.com.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Bases de Encuentros 2008

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa