(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Nafarroa, lau urtaroen erresuma" izanen da datorren astelehenean, maiatzaren 5a, ospatuko den Turismoaren Galako gai nagusia asteazkena, 2008.eko apirilak 30

Aurtengoa laugarren edizioa duen Turismoaren Galaren gai nagusia "Nafarroa, lau urtaroen erresuma" izanen da; datorren astelehenean, maiatzaren 5ean, ospatuko da Baluarten, eta bertan 2008ko "Nafarroako Erresuma" turismoko sariak banatuko dira.


Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak aurkeztu du departamentuak antolatzen duen ekitaldiaren edukia. Turismo zuzendari nagusi Carlos Erce Eguarasek ere parte hartu du aurkezpenean.


Galaren karietara, Kultura eta Turismo Departamentuak ekintza batzuk antolatu ditu Baluarteko Plazan, aurreko egunetan eginen direnak.


Galako gonbidatuek, 1.550 pertsona inguruk, gehi Ganbarako Aretotik ekitaldia pantailen bitartez ikusiko dutenek, zenbait emanaldik, umore saiok eta ustekabe batzuek osatutako egitarauaz gozatuko dute. África Baeta kazetariak aurkeztuko duen Gala horretan, halaber, sektoreko lanaren aintzatespen gisa eta Nafarroako Turismoaren Kontseiluak proposaturik, departamentuak ematen dituen sariak banatuko dira, aurten hirugarren aldiz.


Aurtengo sarituak hauek dira: Erdialdeko Partzuergoa, Nafarroako Ostalaritzako Enpresa Txikien Elkartea (ANAPEH), Baztan-Urdazubiko Donejakue Bidearen Adiskideen Elkartea, Fiteroko Bainuetxea, Rodero Jatetxea eta Senda Viva. Orobat, Los Iruñako musika taldeari ohorezko aipamena ematea proposatu da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Ver vídeo de la rueda
Oir audio de la rueda

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa