(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Komunitateak "Nafarroa. Orekan dagoen Lurraldea" leloarekin parte hartuko du Expo Zaragoza 2008 Erakusketan asteazkena, 2008.eko apirilak 30

Foru Komunitateak "Nafarroa. Orekan dagoen Lurraldea" leloarekin parte hartuko du Expo Zaragoza 2008 Erakusketan.


Nafarroako Pabiloiaren barnealdea Expo Zaragozan.

Nafarroako Pabiloiaren barnealdea Expo Zaragozan. ( irudia handitu )

Mezu horren bidez Lurraren orekari eusteko Nafarroan egiten diren jardunbide egokien berri eman nahi dute, ingurumenaren ikuspuntutik (energia garbia sortzeko proiektuak, birziklapena, arazketa eta uraren erabilera eraginkorra) zein giza ikuspuntutik (garapenerako lankidetzako proiektuetarako ekarpenak, sostengua egoera txarrean dauden taldeei, gizarte zerbitzuak, etab.).

Alberto Catalán Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak adierazi duenez, "Nafarroak Expo Zaragoza 2008 Erakusketari egin nahi dion ekarpen nagusia honako hau da: uraren erabilera eta kudeaketa arduratsuaz hitz egiteaz gain, kohesioari eta aurrerabide sozialari buruz ere hitz egitea". Adierazpenok gaur goizean egin ditu kontseilariak, Nafarroako Parlamentuko Erakundeekiko Harremanetarako Batzordean, Foru Komunitateak Expo Zaragoza 2008 Erakusketan izanen duen parte-hartzearen xehetasunak aurkezteko egin duen agerraldian.


 


Nafarroako Pabilioia


 Nafarroak bere Pabilioia izanen du Expo Zaragoza 2008 Erakusketan. Hain zuzen ere, Autonomia Erkidegoen Eraikinean egonen da, esparruaren ekialdean, Ebroko Atetik oso gertu. Zehazki, Espainiako eta Aragoiko Pabilioien artean egonen da, Madril, Errioxa eta Extremadurako erakustokien ondoan.


Pabilioia Ken enpresak diseinatu du; hots, proiektua esleitu eta egiteko lehiaketa irabazi zuen enpresak. Óscar Pérez eta Carlos Pereda arkitektoek eta "Obras y Proyectos Grupo 20R S.L." enpresak eraiki dute.


Pabilioiak 360 metro koadroko azalera eta 7 metroko altuera ditu. Sarreran atarte bat du, eta bertatik kubo formako erakustoki ireki batera sar daiteke. Bertan, mosaiko zirraragarri eta koloretsua egonen da ikusgai, mugitzen ari diren pertsonak, testuak eta paisaia naturalak dituena. Helburua ikuslea inguratu eta esperientzia gogoangarri batean murgiltzea da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa