(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionalak eta Nafarroako musika eskola batzuek "Joan-etorriko Kontzertuak" eskainiko dituzte, maiatzean ere ostirala, 2008.eko maiatzak 2

"Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionala, Nafarroako musika eskola batzuekin elkarlanean, entzunaldi eta kontzertuen programa bat egiten ari da, bertako ikasleekin. Programa martxoan hasi zen, eta maiatzaren amaierara arte luzatuko da.


"Joan-etorriko kontzertuen programa" hainbat urtez egin dute dagoeneko, eta arautu gabeko musika irakaskuntzako eskolen eta Kontserbatorio Profesionalaren arteko lankidetza sustatzea du oinarrizko helburu. Topaketak urtero egiten dituzte, udaberrian, eta Nafarroako Foru Komunitateko musika eskolen arteko loturak indartzea eta trebakuntzaren arloko koordinazioa areagotzea dute helburu. Programan Nafarroako musika eskola guztiek parte hartu dezakete.


Emankizunetan, ikasleek euren interpretazio gaitasuna frogatzeko aukera izaten dute. Izan ere, instrumentu taldeetan parte hartzen dute. Gainera, musika-jotzaile gazteek beste musika eskola batzuetako eta maila bertsuko ikasleekin harremanetan jartzeko aukera izaten dute, eta ondorioz, esperientzia gogo-pizgarria eta aberasgarria izan daiteke, trebakuntzaren zein pertsonaren ikuspuntutik.


Bestalde, arautu gabeko musika irakaskuntzako eskoletan ezarpen txikia duten musika tresna batzuek –fagota, tuba, klabezina...- lekua izaten dute entzunaldietan, eta hartara, etorkizuneko ikasleen interesa bultzatu eta musika eskolek espezialitate horietako musika jotzaile gehiago izan ditzaten sustatu daitezke.


Aurten, hamasei emanaldi programatu dituzte. Parte hartzen ari diren eskolak honako hauek dira: "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionala (Orkestra, Banda eta Ganbera taldeak); Iruñeko "Vázquez de Mella" Ikastetxe Publikoa; eta Burlatako "Hilarión Eslava", Cintruénigoko "Antonio Martínez Caracciolo", Lakuntzako "San Saastin", Noaingo "Julián Gayarre", Iruñeko "Joaquín Maya", eta Etxarri-Aranatzeko Musika Eskolak.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa