(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,2 milioi € inguruko inbertsioa egin du, dagoeneko, iazko uholdeek Urdazubin eragin zituzten kalteak konpontzeko ostirala, 2008.eko maiatzak 2

Amelia Salanueva eta Begoña Sanzberro kontseilariak konponketa lanak ikusten izan dira, gaur eguerdian


Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko Departamentuaren eta Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren bidez, 1,18 milioi €-ko inbertsioa egin du, azkeneko urtean, 2007ko maiatzeko uholdeek Urdazubiko toki azpiegituretan eragin zituzten kalteak konpontzeko.


Dagoeneko egin dituzten lanez gain, Urdazubiko Udalak finantzaketa gehigarria eskatu du, 3,9 milioi euroko lanak egiteko. Zenbateko horretatik, 3,2 milioi € N-121-B errepideko Dantxarineko zeharbidea urbanizatzeko dira. Nafarroako Gobernua 3 milioi euroko laguntza emateko aukera aztertzen ari da. Zehazki, 2 milioi € Toki Administrazioko Departamentuak emanen lituzke, 2005-2008ko azpiegituren planaren baitan, eta milioi 1 €, berriz, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa