(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan zirkulazio istripuen ondorioz hildakoen kopuruak %60 egin du behera 2008ko lehenengo lau hilabeteetan ostirala, 2008.eko maiatzak 2

Aurtengo urtarriletik apirilera bitarte 7 pertsona hil dira; iazko aldi berean, berriz, 17 lagun hil ziren


2008ko lehenengo lau hilabeteetan (urtarriletik apirilera bitarte) 7 pertsona hil dira Nafarroako errepideetan (herri barruko eta herri arteko bideetan). 2007ko aldi berean, berriz, 17 pertsona hil ziren. Zehazki, aurtengo urtarrilean hiru pertsona hil dira; otsailean, bi pertsona; apirilean, beste bi; eta martxoan ez da hildakorik izan.


2007ko aldi berarekin alderatuz gero, zirkulazio istripuen ondorioz hildakoen kopuruak %58,8 egin du behera; hots, Nafarroako Gobernuko Bide Segurtasunaren 2005-2012 Estrategian ezarri duten helburua (%10) baino askoz gehiago. Gainera, gogoan izan behar dugu Nafarroako errepideetako istripuek azkeneko urteetan eragin duten hildakoen kopururik txikiena iazkoa izan zela (48 hildako). Bestalde, 2000tik 2010era bitarte zirkulazio istripuetan hildakoen kopurua %50 gutxitzeko helburua ezarri zuen Europar Batasunak, eta nabarmendu behar dugu Foru Komunitatean 2006an bete zela helburu hori (2000n, hain zuzen, 118 lagun hil ziren Nafarroako errepideetan, eta 2006an, berriz, 55).


1994an, Nafarroako errepideetan 89 pertsona hil ziren; hain zuzen ere, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua urte horretan hasi zen estatistikak egiten. Harrezkero, honako datu hauek izan ditugu: 1995ean, 97 lagun hil ziren; 1996an, 83; 1997an, 99; 1998tik 2001era bitarte, 100 hildakotik gora (115, 122, 118 eta 108, hurrenez hurren); 2002an, 89; 2003an, 79; 2004an, 84; 2005ean, 87; 2006an, 55 (beherakada nabarmena); eta 2007an, 48.


Aurten hil diren 7 pertsonei dagokienez, 2 oinezkoak izan dira, eta 5 auto edo furgonetetako gidariak edo bidaiariak. Adinari dagokionez, 4 pertsona 18 eta 35 urte artekoak izan dira, eta 3, berriz, 45 urtetik gorakoak.


Dokumentazioa:
Accidentes mortales en Navarra 2008

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa