(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta PSN alderdiak errentarik baxuenen aldeko zerga erreforma egin nahi dute, era progresiboan, 400 euroen ordainetan astelehena, 2008.eko maiatzak 5

Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Alderdi Sozialistak (PSN) hasierako akordio bat izenpetu dute, gaur eguerdian, errentarik baxuenen aldeko zerga erreforma egiteko, era progresiboan, Rodríguez Zapatero presidenteak hitzeman zituen 400 euroen ordainetan.


Zehazki, nafar zergadunei 400 euro itzultzeko promesaren ezarpena izan da gaur eguerdian Nafarroako Jauregian egin duten bilerako gai nagusia. Bileran honako hauek parte hartu dute, Nafarroako Gobernuko ordezkari gisa: Miguel Sanz presidenteak; Javier Caballero eta Álvaro Miranda lehen eta bigarren presidenteordeek; Alberto Catalán Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko kontseilariak; eta Carlos Pérez Nievas Hezkuntza Departamentuko kontseilariak. PSN alderdiko ordezkari gisa, berriz, honako hauek parte hartu dute: Elena Torres Nafarroako Parlamentuko idazkariorde eta presidenteak; Roberto Jiménez Parlamentuko taldeko buruak; Samuel Caro Erakunde idazkariak; eta Unai Astiz ekonomiaren arloko arduradunak.


Bileraren ondoren Álvaro Miranda bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak adierazi duenez, batik bat errentarik baxuenei mesede eginen dien zerga erreforma egin nahi dute Gobernuak eta PSNk; izan ere, errentarik altuenek errazago egin diezaiekete aurre krisialdiari. Horren guztiaren ondorioz, beharrezkoa da dagozkion aldaketak Parlamentuan onartzea, Foru Lege gisa, eta horretarako denbora dezente beharko dute.


Bestalde, Elena Torres PSNko idazkariordeak adierazi duenez, egoera desblokeatuta dago, eta nafar bakar bat ere ez da egonen erregimen orokorreko edozein herritar baino egoera txarragoan, zergei dagokienez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa