(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"18 segundo" erakusketak herritarrak sentsibilizatuko ditu, emakumeen aurkako indarkeriaren gainean asteartea, 2008.eko maiatzak 6

Erakusketa autobus geltoki zaharrean dago ikusgai, maiatzaren 6tik 18ra bitarte


Erakusketaren argazkia

Erakusketaren argazki bat. ( irudia handitu )

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak "18 segundo" erakusketa antolatu du, herritarrak emakumeen aurkako genero indarkeriaren gainean sentsibilizatzeko eta gizarte mailako drama dela ohartarazteko. Erakusketa Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerio zaharreko Emakumearen Institutuak utzi du (gaur egun Berdintasunerako Ministerioaren mende dago aipaturiko Institutua), eta Emakumeen Aurkako Tratu Txarren Batzordearekin elkarlanean egin dute. Erakusketa Iruñeko autobus geltoki zaharrean dago ikusgai, maiatzaren 6tik 18ra bitarte, 9:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.


Argazkigintza arteari buruzko Erakusketa da, eta bertan ikusgai dauden argazkiak gizartean eta lanbidean oso izen ona duten hemezortzi emakumeren eskuzabaltasunaren eta ausardiaren adibide dira. Euren aurpegiek zerbait egiteko adorea ematen dute, emakumeen aurkako indarkeriaren kontra egiteko bultzada ematen dute.


"18 segundo" herritar guztiei zuzendutako erakusketa da. Gainera, Emakumeen Elkarteekin eta ikasleekin (DBHko 3. eta 4. mailakoak eta Batxilergoko 1. eta 2. mailakoak) eginen dute lan. Aurreikuspenen arabera, antolatu dituzten lantegietan 800 ikaslek eta Nafarroa osoko Emakumeen Elkarteetako 400 emakumek hartuko dute parte, gutxi gorabehera.


Lantegien baitan, bisita gidatua eginen dute erakusketara, eta ondoren, Ángeles Muñiz Cachón asturiar zuzendariaren "Propiedad Privada" film laburra emanen dute, mikro-indarkeriaren gaia jorratzen duen filma. Gainera, lantegiaren ondoren eztabaida eginen dute, eta erakusketako gidari izanen den profesional berak dinamizatuko du.


Nazio Batuen Erakundearen arabera, 18 segundoan behin emakume bati erasotzen diote munduan. Emakumeen aurkako genero indarkeria ez da esparru pribatuko arazoa; aitzitik, guztiongan eragina duen arazoa da, eta gizabanakoon zein gizartearen konpromisoa beharrezkoa dira, errotik ezabatuko badugu.


Genero indarkeriari buruzko azken datuak


Martxoaren 31ko datuen arabera, Nafarroan 306 salaketa egin dira genero indarkeria dela-eta. %59 indarkeria fisikoarengatik izan dira; %4, indarkeria psikikoarengatik, eta %5, indarkeria fisiko eta psikikoarengatik.


2008an (apirilaren 30era arte) 90 babes agindu eman dituzte Nafarroan, eta baita erasotzaileak biktimengandik urruntzeko 42 epai ere.


Foruzaingoaren datuen arabera, gaur egun 2 emakumek dute bizkartzaina eta 50 bat emakumek tele-artapen zerbitzua erabiltzen dute (Genero Indarkeria - Gizarte Laguntzako Planaren bitartez).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa