(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 6,4 milioi euro emanen ditu, aurten, nekazaritzako aseguruak finantzatzeko asteartea, 2008.eko maiatzak 6

Abeltzaintza sektorearen egoera kontuan hartuta, abere aseguruetarako laguntzak handitu eginen dituzte


Nafarroako Gobernuak 6,4 milioi euro emanen ditu, aurten, nekazaritzako aseguruak kontratatzeko gastuak finantzatzeko. Ministro Kontseiluak onartutako Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planeko aseguruei buruz ari gara, hau da, Foru Komunitateko nekazari eta abeltzainek kontratatu dituzten aseguruei buruz. Begoña Sanzberro Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak ezarritako Foru Agindu batek finkatzen du, hain zuzen, aipatutako laguntza.


Zehazki, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2008ko Planaren bidez, honako ildo hauek jaso ahal izanen dute diru laguntza:


-Aseguru konbinatua eta salbuespenezko kalteetarako: muxurka, gerezia, arana, sagarra, mertxika, udarea, kiwia, ardotarako mahatsa eta ardo kooperatiben kostu finkoak estaltzeko berme gehigarria, arroza, udaberriko laboreak, zerba, baratxuria, orburua, brokolia, tipula, azalorea, ziazerba, ilar berdea, baba berdea, leka, uhaza, patata, piperra, tomatea eta azenarioa.


-Etekinen asegurua: almendrondoa, oliba, elorri beltza, eta belarkien laborantza estentsiboak.


-Aseguru integrala: neguko laboreak lehorreko sailetan.


-Ustiategiko asegurua: fruitu arbolak eta ardotarako mahatsa.


Eta abeltzaintzari dagokionez, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen 2008ko Planaren baitan honako aseguru hauek daude:


-Ustiategiko asegurua: haragitarako eta erruteko hegazti azienda, behor azienda, ardi azienda eta ahuntz azienda, ugalketarako eta aurrerako behi azienda, gizentzeko behi azienda eta zezenketetarako behi azienda.


-Balio genetiko handiko behi aziendaren asegurua.


-Lehorteak larreetan eragindako kalteak estaltzeko asegurua.


-Behi aziendaren entzefalopatia espongiformearen asegurua.


-Abeltegian hildako behi azienda deuseztatzeko gastuetarako asegurua.


-Abeltegian hildako behi azienda eta bestelakoak deuseztatzeko gastuetarako aseguru berriztagarria. Abeltegian hildako animaliak (behi azienda salbu) deuseztatzeko gastuetarako asegurua.


Nafarroako Gobernuak ematen dituen laguntzak Nekazaritzako Aseguruen Estatuko Erakundeak (ENESA) xede berarekin ematen dituen laguntzen ehuneko jakin batekoak izaten dira; betiere, Europar Batasunak aseguru ildo bakoitzerako ezarritako gehienezko diru laguntzak errespetatuz.


2008an, abeltzaintza sektorearen egoera kontuan hartuta, abere aseguruetarako laguntzak nabarmen handituko dituzte, eta baita abereen gorpuak eramateko laguntzak ere, aseguruen kostuak ahal bezainbeste txikitze aldera. Esate baterako, animaliak deuseztatzeko aseguruei dagokienez (material arriskutsu espezifikoak, arrisku handiko materialak eta aseguru berriztagarriak), 2008ko gastua iazkoa baino %20 handiagoa izanen da. 2007an, hain zuzen, 1,82 milioi euro eman zituzten, eta aurten, 2,2 milioi euro emanen dituzte.


Agroseguro SA taldearen baitan dauden aseguru etxeekin nekazaritza edo abere aseguruak izenpetu dituzten nekazari eta abeltzainentzako diru laguntzak dira. Hain zuzen ere, nekazariari edo abeltzainari diru laguntza zuzenean kentzen diote, aseguruaren kostutik, poliza izenpetzeko unean bertan, eta Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak Agroseguro SA taldeari ordaintzen dio, ondoren, aipaturiko zenbatekoa.


Nafarroako nekazaritza ustiategiek aseguru maila handia dute, eta neguko laboreen kasuan nabarmen egin du gora 2007-08 kanpainan, euri gutxi egin duelako, laboreen prezioa igo egin delako, eta derrigorrez kentzeko agindua deuseztatu egin delako. Hartara, neguko laboreen etekinen asegurua duen azalerak %31,36 egin du gora. Gaur egun 17.000 hektareak dute asegurua, hain justu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa