(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pérez-Nievas kontseilaria Tuterako Elvira España Ikastetxean izan da, Ingelesezko Liburuaren Azokan asteartea, 2008.eko maiatzak 6

Carlos-Pérez-Nievas Hezkuntza Departamentuko kontseilaria Tuterako Elvira España Ikastetxean izan da, gaur goizean, eta bertan, ikasle, irakasle eta gurasoekin batera, ingelesez idatzitako liburu ugariren berri izan eta eskuratzeko aukera ematen duen azoka ikuskatu du.


Ikastetxean ingelesa eta ingelesez (beste irakasgai batzuk) irakasten dute, eta ondorioz, material erakargarriak, irakurliburuak, kontsultarako eskuliburuak etab. behar izaten dituzte, ikasgelan erabiltzeko.


Arrazoi horregatik, Ikastetxeak hiru urte daramatza Ingelesezko Liburuaren Azoka egiten, familiei eta irakasleei eskola adinerako egokiak diren liburuak erosteko aukera emateko, neurrizko salneurrian. Izan ere, Espainian zaila da gisa horretako liburuak eskuratzea.


Azoka antolatzeko, gainera, John Edwards liburu-saltzailearen laguntza ezin baliotsuagoa izaten dute. John Edwards espresuki etortzen da, Erresuma Batutik Espainiara, ikastetxe elebidun gutxi batzuetara, eta ingelesezko liburuen aukera erakargarria ekartzen du. Adin eta ulermen maila guztietarako materialak izaten dira, haurrentzako eta helduentzako materialak, ingelesa ikasten hasi berriak direnentzako eta hizkuntza menderatzen dutenentzako materialak.


Erakusketa Moneo Eraikineko korridore nagusian egiten dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa