(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrerria BHI berriak Batxilergoko lau lerro eta Bigarren Hezkuntzako sei lerro izanen ditu, eraikin bakarrean asteazkena, 2008.eko maiatzak 7

Hartara, lanen kostua eta gauzatzeko epea txikitu eginen dira


Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza Departamentuko kontseilariak prentsaurrekoa eskaini du, gaur goizean, Julián Zudaire Lizarrako alkatearekin eta Francisco Esparza Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiarekin. Hain zuzen ere, Lizarran Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko eraikin berria egiteko proiektua aurkeztu dute.


Nafarroako Gobernuak, berriki, Gobernu Akordio bat onartu zuen, eta hartara, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako sei lerro eta Batxilergoko lau lerro izanen dituen eraikin berriaren proiektua egin eta lanak zuzentzeko kontratua egiteko baimena eman zuen. Aipaturiko kontratua 1.500.000 €-tik gorakoa zen (BEZa barne), eta hainbat urteko aurrekontuen kontura egiteko gastua zenez, beharrezkoa izan zen Gobernuak kontratua egiteko baimena ematea.


Hasieran, Batxilergoko lau lerroak baino izanen ez zituen eraikin bat egitea aurreikusi zuten, etorkizunean eraikina handitzeko aukera utzita, beste bi lerro ezartzeko. Hala ere, 2007an, Lizarrako Udalak eta ikastetxeko zuzendaritza taldeak uko egin zioten aurreikusitako kokalekuari.


Horregatik, Hezkuntza Departamentuak, dauden aukerak aztertu ondoren, Batxilergoko lerroak Bigarren Hezkuntzako sei lerroak ezartzeko proiektatutako eraikin berean kokatzea proposatu du. Hartara, lanen kostua eta gauzatzeko epea txikituko dira.


Horrela bada, aurreko eraikinaren proiektua aldatu egin beharko dute. Eraikina Lizarrako 2. Poligonoko A Eremuko 393. lursailean dago aurreikusita, hain justu, eta proiektuari solairu bat erantsi beharko diote. Nolanahi ere, aurreko proiektuko sotoa, behe solairua eta lehenengo solairua aprobetxatuko dituzte. Proiektu berriak DBHIko 6 lerroetarako idatzitako proiektua errespetatuko du, baina azalerak berriro banatuko ditu.


Proiektua "Alonso Hernández y Asociados, Arquitectos Grupo Centro 1, S.L." enpresak idatzi du, eta 7.150.000 €-ko guztizko aurrekontua du. Hainbat urtetan egiteko esku-hartzea da, eta aurreikuspenen arabera, urteroko gastuak honako hauek izanen dira: 2008an, 800.000 euro; 2009an, 3.500.000 euro; eta 2010ean, 2.850.000 euro.


Lizarrako DBHIko eta Batxilergoko Institutuaren guztizko azalera 5.187,94 metro koadrokoa izanen da. Eraikinaren azalera 4.102,00 metro koadrokoa izanen da, eta azalera erabilgarria, berriz, 1.511,66 metro koadrokoa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa