(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hitzarmena izenpetu du "Fundagro" fundazioarekin, nekazaritzaren askotarikotasuna sustatzeko osteguna, 2008.eko maiatzak 8

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak hitzarmena izenpetu du "Fundagro" fundazioarekin, nekazaritzaren askotarikotasuna sustatzeko. Akordioa 2008an egonen da indarrean, eta hari jarraiki, 120.000 euroko diru laguntza jasoko du fundazioak, nekazariei, nekazarien elkarteei eta nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresei Foru Komunitateko Landa Garapenerako 2007-2013 Programak eskaintzen dituen aukeren berri emateko jarduerak egiteko.


"Fundagro" fundazioak, bestalde, nekazarien eta euren familien bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak sustatuko ditu, Landa Garapenerako Programaren oinarrien arabera. 2008an, gainera, sentsibilizatze jardunaldiak egin daitezen sustatuko du (hogeita hamar jardunalditik gora), eragile guztiekin, nekazaritzaren sektorearen askotarikotasuna sustatzeko aukerei eta horretarako dauden laguntzei buruzko informazioa emateko.


Sentsibilizatze jardunaldiek nekazaritzaren sektorea askotarikotzeko banakako proiektuak sortu daitezen sustatzea izanen du helburu, hitzarmenean adierazi dutenez. Hartara, aholkularitza lana egin nahi dute, ehun bat pertsona edo talderekin, gutxienez ere sektorea askotarikotzeko 25 proiektu berri sortzeko. Proiektu horiei laguntza eskainiko diete, hain zuzen, administrazio kudeaketaren lehenengo faseetan.


Landa Garapenerako 2007-2013 Planaren berariazko helburuetako bat nekazaritzakoak ez diren jardueretaranzko askotarikotzea da. Hain zuzen ere, giza, lurralde, kultura, historia, turismo eta gastronomia baliabideak aprobetxatzea aurreikusten du, nekazaritzakoak ez diren jardueren bidez. Hartara, nekazaritza ustiategi txikiei, nekazaritzako elikagaien arloko mikroenpresei eta kooperatibei balio erantsia eman nahi diete, nekazaritza turismoko jarduerak eta funtzio askotarikotasuna baliatuz, ustiategietako errenta eta diru sarrerak osatzeko, eta azken batean, merkatuaren bilakaerarekiko, arau berrietako eskakizunekiko eta Nekazaritzako Politika Bateratuarekiko (NPB) sentsibilitatea murrizteko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa