(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aldaketa Klimatikoaren kontrako Estrategia eta Ekintza Plana abian jarriko dela iragarri du Sanzberro kontseilariak osteguna, 2008.eko maiatzak 8

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumen Departamentuko kontseilari Begoña Sanzberro andreak iragarri duenez, hilabete honetan egingo da Kudeaketa Unitatearen lehen bilera. Bertan, "Aldaketa Klimatikoaren kontrako Estrategia eta Ekintza Plana" landuko da. Kontuan izan behar da, izan ere, hori dela "gizateriak gaur egun ingurumen arloan aurre egin behar dion arazo larrienetariko bat".


Sanzberro kontseilaria. ( irudia handitu )

Egoera horri aurre egiteko borondatea azaldu du kontseilari andreak, gaur goizean, jardunaldi batzuen inaugurazio-ekitaldian. Jardunaldi horien gaia, uraren eta energia sortzearen arteko lotura, eta horrek aldaketa klimatikoan duen eragina izan da, eta Nafarroako Gobernua eta "Gas Natural" izan dira antolatzaileak.


2008-2012 artean gauzatuko den dokumentu hori, hasierako fasean dago oraindik; plangintzan, alegia. Hilabete honetan egingo da, hain zuzen ere, Kudeaketaz arduratuko den Unitatearen lehen bilera. Unitate horrek, neurriaren zeharkako izaera dela-eta, Nafarroako Gobernuko zortzi departamenturen parte hartzea izango du (Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza; Tokiko Administrazioa; Herri Lan, Garraio eta Komunikazioa; Berrikuntza, Enpresa eta Enplegua; Osasuna; eta Kultura eta Turismoa).


Berotegi Efektua eragiten duten Gasak arintzeari dagokionez hartu beharreko neurriak identifikatzea da plan honen helburua. Zentzu horretan, Begoña Sanzberrok azpimarratu duenez, Nafarroa "nazioarteko erreferentzia bilakatu da, energia berriztagarrien erabilerari dagokionez". Horren guztiaren adierazgarri, pasa den urtean Foru Komunitatean produzitutako energia guztiaren %65 iturri garbietatik sortutakoa izan zen. Kontseilariaren esanetan, "aldaketa klimatikoari aurre egiteko tresna bikaina da"; izan ere, 2000. urtetik hona 19 milioi tona CO2 isurtzea saihestu da, Nafarroan bakarrik.


Batzorde honen bidez, gainera, aldaketa klimatikoak gizartean izan litezkeen eraginen ebaluazioan ere aurrerapausoak eman nahi dira; horrela, eta behar besteko aurrerapenarekin, beharrezkoak diren egokitze-neurriak hartu eta kalte nahiz eragin negatiboak minimizatzeko aukera egongo da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa