(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gidaliburu batean bildu dituzte gazteek hizkuntzak ikasi ditzaten eta mugitu daitezen sustatzeko bitartekoak eta laguntzak osteguna, 2008.eko maiatzak 8

Nafar gazteek hizkuntzak ikasi ditzaten eta mugitu daitezen sustatzeko bitartekoetako batzuk hizkuntza ikastaroak, bekak, udalekuak, boluntario programak, ikasketak osatzeko programak edo praktikak dira. Horiek guztiak "Wanna Join" gidaliburuan bildu dituzte; hots, Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuak argitaratu duen gidaliburuan.


Argitalpena gaur goizean aurkeztu dute, prentsaurrekoan, eta bertara bildu dira, Juan Franco Pueyo Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusia, Ana Frías Pardo Nafarroako Gazteria Institutuko zuzendari kudeatzailea, eta Teresa Aranaz Jiménez Hezkuntza Departamentuko Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntzako zuzendari nagusia.


Beste herrialde batzuetan (batik bat Europakoetan) ikasketak edo ezaguerak osatzeko nafar gazteek aukeratu ditzaketen laguntza eta jardueren berri ematea du helburu gidaliburuak. Horretarako, argitalpen bakarrean bildu dituzte Nafarroako Gobernuak Hezkuntza Departamentuaren eta Gazteria Institutuaren bidez xede horretarako eskaintzen dituen bitartekoak.


Argitalpenaren edukia


 Gidaliburuak formatu soila du, fitxa modukoa. Eskaintza adin tarteen arabera antolatu dute: 8 urtetik 11 urtera; 12 urtetik 17 urtera; eta 18 urtetik 29 urtera. Jarduera bakoitzeko honako informazio hau eman dute: helburua, lekua, prezioa, data, baldintzak, etab.


Hizkuntzak ikasteko bitartekoei dagokienez, honako jarduera hauen berri eman dute: eguneko ikastaroak eta barnetegiak, ingelesa eta frantsesa ikasteko; atzerriko familietan murgiltzeko programak; edo atzerrian ikasteko programak.


Bestalde, honako jarduera hauen berri ere eman dute gidaliburuan: abentura, kultura eta kirol jarduerak atzerrian; truke programak; auzolandegiak; Europako boluntario zerbitzua; edo gizarte-hezkuntzako eragileen programak.


Amaitzeko, honako informazio hau ere bildu dute gidaliburuan: bekak; praktikak eta ikaskuntza programak atzerrian (Comenius, Erasmus, Leonardo da Vinci), eta gazteentzako beherapenak, bidaia eta ostatuetarako.


Guztira 5.000 ale argitaratu dituzte, eta ikastetxe, gazte bulego, gizarte etxe, liburutegi eta abarretan eskuratu ahal izanen dira.


Informazio bera "Europe Direct" europar informazio zentroan eskuratu daiteke, Nafarroako Gobernuak Iruñeko Tutera kaleko 24. zenbakian (behe solairua) duen bulegoan.

Dokumentazioa:
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa