(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultur ekitaldi ugari izango dira bihar Iruñan, Europako Eguna ospatzeko osteguna, 2008.eko maiatzak 8

Europako Eguna dela-eta, kultur ekitaldi ugari izango da bihar, maiatza 9; besteak beste, musika-saioak eta mahai-inguru bat.


Nafarroako Gobernuak eta Iruñako Udalak antolatu dituzte aste guztian zehar izan diren ekitaldiak. Ekimen horrek bat egiten du Iruñako hiria 2016an kulturaren Europako hiriburu izendatua izateko Udalak abian jarriko duen kanpainarekin.


Beste jarduera batzuen artean, larunbata artean, pintxoaren Europako astea ospatuko da; bertan, Iruñako berrogeita hamarren bat tabernak parte hartu dute. Horrez gain, antzerki lanak, filmak eta kontzertuak ere programatu dira.


Biharko ekitaldiak


Zehatzago esateko, bihar, 19,30ean, mahai-inguru bat egingo da Civican-ean. Europako Parlamentuko Presidente ohi José María Gil Robles izango da hizlaria, beste parlamentari batzuekin batera. Ekitaldian harizko laukote bat ere arituko da.


Ordu berean, Iturramako Civivox-ean, europar musikagileen omenezko kontzertu bat eskeiniko dute Sebastián Albero Musika Eskolako ikasleek.


Eta gaueko 22,30ean, Gaztelu plazan, "Sueños Rotos" musika taldearen saioa izango da.


Hori guztia baino lehen, goizean, Sanz Lehendakariak harrera egingo die Nafarroan ikasten dauden Erasmus programako ikasleei.


Ekitaldiek larunbatean jarraituko dute, hilaren 10ean. Egun horretarako, "Europa ezagutuz" izeneko tailer bat egitea aurreikusi da. Horren bidez, fikziozko bidaia bat egin ahalko da, trenez, Europan zehar (4 eta 10 urte arteko haurrentzat). Tailerra honako lekuetan egin ahalko da: zabalguneko Civivox-ean, Iturrama, Jus La Rocha, Mendillorri, Navarrería eta San Jorge. Ordutegia: 11etatik 13era. Izen-ematea: 2 euro.


Iruñako Udalak eta Europako Ikasketa Zentroak antolaturiko "Europako erronka" eskolarteko lehiaketaren sari-banaketa ere egingo da. I. mailari dagokion sari-banaketa arratsaldeko 13ean izango da, Iturramako Civivox-ean. II. Mailari dagokiona, berriz, Nafarroako Unibertsitateko Eraikin zentralean izango da, arratsaldeko 19,30ean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa