(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

GREIM taldeko hamabi poliziakidek mendiko istripuetako osasun artapenari buruzko ezaguerak eguneratu dituzte osteguna, 2008.eko maiatzak 8

Guardia Zibilaren Mendiko Erreskate Talde Bereziko (Grupo de Rescate Especial de Intervención en Montaña, GREIM) hamabi kidek mendiko istripuetako lehen sorospenei eta osasun artapenari buruzko ikastaro bat egin dute Nafarroako Gobernuaren mendeko Segurtasun Eskolan.


Ikastaroaren une bat

Ikastaroaren une bat. ( irudia handitu )

Hamabi poliziakideak Nafarroako Larrialdietako Agentziarekin elkarlanean jarduten dira, irispide zaileko eremuetan jazotako larrialdiak artatzen, eta erreskatatuei lehen sorospenak eskaintzen dizkiete.


Ikastaroa nahitaez egin beharrekoa izan da, eta zaurituak artatzeko gaitasunak eguneratzea izan du helburu (suspertzeko edo bizi konstanteak egonkortzeko maniobrak; lanabesen maneiua; traumatismo anitzen balioztapena; odoljarioak identifikatzea eta gelditzea; edo hipotermia eta izozte egoerei eta bularraldeko edo sabelaldeko zauri sakonei aurre egiteko jarduerak, besteak beste). Era berean, Guardia Zibilaren eta Nafarroako Larrialdietako Agentziaren arteko koordinazio protokoloak indartzeko eta biomekanikaren arloko oinarri erabilgarriak gogora ekartzeko ere balio izan du ikastaroak.


Ikastaroak 18 ordu izan ditu, orotara, eta dagoeneko esan dugunez, nahitaez egin beharrekoa izan da. Amaiera ekitaldia joan den astean egin zuten, eta bertara bildu ziren Ignacio Bandrés Urriza Nafarroako Administrazio Publikoen Institutuko zuzendaria, David Sáinz Jiménez Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Ángel Moreno Nafarroako Guardia Zibileko koronel burua, eta Jesús Barcia Lareu Segurtasun Eskolako zuzendaria.


Trebakuntza saioak praktikoak izan dira, nabarmen, eta Nafarroako Segurtasun Eskolan (Beriainen) eta Miluzeko suhiltzaileen parkean egin dituzte. Ikastaroko irakasleak hiru izan dira: Javier Vergara, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Larrialdien Koordinazio eta Zuzendaritza arloko burua; eta Kiko Betelu eta Diego Reyero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ospitaletik Kanpoko Larrialdietarako Zerbitzuko sendagileak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa