(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Basoetako neguko kanpaina amaitu da; aurten 850 hektarea erre dira, 2007ko 255 hektareen ondoan ostirala, 2008.eko maiatzak 9

Foru Poliziak 35 salaketa igorri ditu Ingurumen departamentura. Fiskaltzara, berriz, hiru argiketa bideratu dira, basoko delituak burutzeagatik. Bi dira inputatuak


Bukatu da urtarrilaren 15a eta apirilaren 15a artean basoko suteak prebenitu eta itzaltzeko burutu den neguko kanpaina. Guztira 850,86 hektarea erre dira; horietatik 99,44 zuhaitzak izan dira, 713,9 zuhaitzik gabeko eremua (sastrakak eta larreak) eta 37,50 berriz, nekazaritzarako lurrak. Suhiltzaileek, guztira, 575 aldiz esku hartu behar izan zuten.


2007ko neguko kanpainan 255 hektarea erre ziren: horietatik 248, baso-eremua izan zen (50,89 zuhaitzak) eta 6,76 berriz nekazaritzarako lurrak. Horren arabera, kaltetutako lurraren azalerak %70 egin du gora. Iazko urte guztian zehar, baso-eremuko 432 hektarea erre ziren Foru Komunitatean (horietatik 78,5 zuhaitzak).


Beraz, aurtengo neguan bakarrik, aurreko lau neguetako besteko azalera erre da, negu horiek hezeagoak izan ziren eta. Ondorioz, 2002 urtera jo behar dugu aurtengoak baino datu txarragoekin topo egiteko.


Aurtengo negua oso lehorra izan da, tenperaturak leundu eta landaretza sikatzen duen hego haizeak jotakoa. Ikusi denez, asko eta asko dira araudia errespetatzen ez dutenak, eta Landa garapen eta Ingurumen, eta Lehendakaritza, Justizia eta barne Departamentuaren ahaleginei jaramonik egiten ez dietenak. Departamentu horiek, izan ere, erretzeko baimenak sustatu nahi dituzte (340 erreketa, 1.229 hektarea guztira) eta Baztan eta Auritzeko ekipo espezializatuek gainbegiratutako erreketak (31 esku hartze egin dira 317 hektareatan banatuta); hori da, hain zuzen ere, inguruetako biztanleen osotasun fisikoa, eta baserri edo herrietako ondasun nahiz natur baliabideak arriskutik aldentzeko neurri egokiena.


Ingurumen departamentuak tokiko nekazari eta abeltzainekin elkarrizketak izan ditu, neguko erreketak arautzen dituen foru aginduaren edukia jakinarazteko helburuarekin; horrez gain, belar-sastrakak garbitzeko makinetan ere inbertsioa egin du.


Otsaila izan da kanpaina honetako hileri txarrena: 259 sute izan dira eta 678,5 hektarea erre dira guztira. Horietatik 88 zuhaitzak izan dira; 576 zuhaitzik gabeko eremua, eta 12, 8 berriz nekazaritzarako lurra. Martxoan 175 sute izan ziren, eta 87 hektarea erre ziren guztira (7 zuhaitz-eremua, ia 67 zuhaitzik gabekoa, eta 12, 8 nekazaritzarako lurra). Urtarrilean 87 ezbehar izan ziren, eta 61,2 hektarea kaltetu ziren. Apirilean, hilaren 15a arte, 54 sute izan dira guztira, 23,2 hektarea kaltetuz. Otsailetik aurrera geratutako suteak, aipatu erretzeko baimena eskatu ez zen eremuetan gertatu ziren; horrez gain, ezbeharrak gertatu ziren egunetan, debekatuta zegoen inolako erreketarik egitea, eguraldiak ez zuen ahalbideratzen eta.


575 gertakari horien guztien artean, 444 saialdiak baino ez ziren izan (hektarea bat baino gutxiago erre zen); beste 82, ordea, suteak izan ziren: horietatik 64k 10 hektarea arte kiskali zituzten eta 18k, berriz, 10 hektareatik gora. Sute gehientsuenak Oronoz eta Auritz inguruan gertatu ziren (12 eta 2, hurrenez hurren). Suteen %45 asteburuetan eta jaiegunetan gertatu ziren, orduan izan baitziren hego haizedun eta euririk gabeko egunak.


Zonaldeka, kaltetutako hektareen erdia baino gehiago Baztani dagozkio. Suhiltzaileen parkeei dagokienez, Tuterakoak 150 aldiz irten behar izan zuen, gehienetan (8 izan ezik) sute-saialdiak izan zirelarik. Oronoz-Mugairiko parkeak, ordea, 99 irteera egin zituen, eta horietatik 12k 10 hektareatik gora kiskali zituzten. Elizondon gertatutako bi suteetako bakoitzak, izan ere, 60 hektareatik gora erre zituen.


Parke horien ostean honakoak datoz: Tafallakoak 62 irteera egin zituen, horietako bat oso arriskutsua. Haizearen norabidearen eta kaltetutako eremuaren kokalekuaren eraginez 13 hektarea erre ziren San Martín de Unx-en. Lizarrako parkeak 57 irteera egin zituen; Iruñakoak 57; Azkoienekoak 51; Altsasukoak 38; Auritzekoak 19 (Luzaiden 25 hektareako bi esku hartze izan zituzten eta 13 hektareakoa Orbaitzetan; Zangotzakoak 9 irteera egin zituen eta Nabaskozekoak, berriz, 2.


Foru Poliziak 35 salaketa eta hiru argibide jaso ditu guztira


 Foru Poliziak basoetako suteengatiko delituetan oinarritutako hiru argibide igorri ditu Ingurumen Fiskaltzara eta Iruñako instrukzioko epaitegietara. Bi pertsona daude inputatuta. Ikerketak, Lantz, Elizondo eta Zigan 81 hektarea kiskali zituzten suteen ingurukoak dira, eta otsailaren 14, 17 eta 25ean gertatu ziren, hurrenez hurren.


Horrez gain, urtarrila eta otsaila artean Suhiltzaileek suteekin lotutako arau-hausteak direla-eta 35 salaketa jarri zituzten. 16 mugak eta ezpondak erretzeagatik eta erretenak garbitzeagatik; 8 inausketa-hondakinak jaiegunetan eta kontrolik gabe erretzeagatik; 7 hondakinak erretzeagatik (nekazaritzako plastikoak, gehienbat); eta 4 bazkak hobetzearren egindako erreketengatik.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa