(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Acércate @ las TIC " programaren baitan, hastapeneko 203 ikastaro eta 232 lantegi praktiko eginen dituzte aurten ostirala, 2008.eko maiatzak 9

Programaren aurrekontua ia bikoiztu egin da, 2007arekin alderatuz gero; orduan, 2.998 ikaslek parte hartu zuten


Acércate @ las TIC

Hitzarmena sinatu dutenen irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, toki garapeneko zenbait erakunderekin elkarlanean (irabazi asmorik gabeko erakundeak), "Acércate @ las TIC" (Hurbil zaitez IKTetara) programa antolatu du, aurten ere. Programak landa eremuan Internet eta teknologia berriak erabil daitezen bultzatzea du helburu, eta batik bat emakumeei eta adinekoei zuzenduta dago. Aurten, hastapeneko 203 ikastaro eta 232 lantegi praktiko eginen dituzte, eta guztizko aurrekontua 793.957 eurokoa izanen da. Hortaz, 2007arekin alderatuz gero, aurrekontua ia bikoiztu eginen da. Hastapeneko ikastaroei dagokienez, 25 orduko iraupena izanen dute (orain arte 20 ordukoak izaten ziren). Gainera, Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak izenpetu duten akordioari jarraiki, ikastaro eta lantegi gehiago ere eginen dituzte, bi erakundeen finantzaketarekin (hastapeneko 21 ikastaro eta 41 lantegi praktiko, hain zuzen).


Iazko programarekiko berritasun gisa, aurten hastapeneko 23 ikastaro eta 5 lantegi praktiko antolatu dituzte ikasleen garraioa barne hartuta. Gainera, aurreikusita dagoenez, unitate mugikor bat ibiliko da 40 herritan barrena, aurreko urteetan bezalaxe. Trebakuntza ikastaroetako ordu guztietara bertaratu diren ikasleen artean, azkeneko egunean, giltzatako marko digitaldun bat zozketatuko dute (40 bat argazkitarako edukiera duena).


2007an bezalaxe, programa egiteko Lankidetza Hitzarmena honako erakunde hauek izenpetu dute: Nafarroako Gobernuak, Cederna-Garalur elkarteak, Gurutze Gorriak, Gaztelan Fundazioak, Erdialdearen Garapenerako Partzuergoak, Teder Elkarteak, Erriberaren Garapenerako Partzuergoak (EDER), eta Dédalo Fundazioak. Gaur goizean, Nafarroako Jauregian egin duten ekitaldian, iazko parte-hartzaileen artean zozketatu dituzten eskuko 7 ordenagailuak banatu dituzte. Irabazleak honako hauek izan dira: Felicidad Tristán Pórtoles, Patricia Arregui Perutxena, María José Guillermo Toro, Teresa Pardo Unsuain, Consuelo Munárriz Ollacarizquieta, Luisa Rodríguez Carrero eta María Cruz Rubio Giménez.


Iazko "Hurbil zaitez IKTetara" programaren baitan 316 ikastaro eta lantegi egin zituzten, eta orotara, 2.998 pertsonak parte hartu zuten. Hain zuzen ere, adinekoentzako 79 ikastaro, emakumeentzako 99 ikastaro, eta 138 lantegi egin zituzten. Nafarroako Eki-Erdialdean 30 jarduera egin zituzten; Foru Komunitateko Ipar-mendebaldean, 49; Iruñean eta Iruñeko Eskualdean, 81; Pirinioetan, 19; Lizarrerrian, 17; eta Erriberan, 120. Parte-hartzaileei dagokienez, 2.453 emakumezkoak izan ziren, eta 545 gizonezkoak. Adinari dagokionez, 60 urtetik beherakoak 1.946 izan ziren, eta 60 urtetik gorakoak, berriz, 1.052. Ikasketa mailaren kasuan, parte-hartzaileen %39,9k Eskola Ziurtagiria zuten; %33,5ek, Eskola Graduatua; %15,6k, Goi Mailako Batxilergoa; %3,9, ikasketarik gabeak ziren, %5,1, unibertsitateko diplomadunak; eta %2, lizentziadunak.


Ikastaroak amaitu ondoren egin zituzten inkesten arabera, ikasleen gogobetetze maila handia izan zen (4,21 puntu, batez beste, 5etik). Puntuaziorik handiena lortu zuten alderdiak honako hauek izan ziren: irakasleak eta ikasleak motibatzeko modua (4,8 puntu, batez beste, 5etik). Puntuaziorik txikiena lortu zuen alderdia, berriz, ikastaroen iraupena izan zen, eta parte-hartzaileen ustez, irakastordu gutxiegi izan ziren, oro har (2,68 puntu, batez beste, 5etik).


2007ko programako guztizko inbertsioa 416.947 eurokoa izan zen, ikastaroak, lantegiak, ikasgela mugikorra, materialak, hedapena, publizitatea, eta beste batzuk barne.


Hastapeneko ikastaroetako eta lantegi praktikoetako eskuliburuak Nafarroako Gobernuak egiten ditu, eta baita ikastaroetako parte-hartzaileentzako materialak ere.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa