(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak harrera egin die Nafarroan ikasten ari diren europar ikasleei ostirala, 2008.eko maiatzak 9

Gaur Europako Eguna da, eta Nafarroako Gobernuko presidenteak 2016an Iruñea europar kulturaren hiriburu izatearen alde hitz egin du


Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak harrera egin die Nafarroan ikasten ari diren europar ikasleei. Izan ere, gaur, maiatzaren 9a, Europako Eguna da.


Ekitaldia Kultura eta Turismo Departamentu-Vianako Printzea Erakundearen egoitzako isabeldar patioan egin dute. Bertara bildu dira, era berean, Yolanda Barcina Angulo Iruñeko alkatea eta José Luis Barriendo Antoñanzas Nafarroako Rural Kutxako presidentea. Hain zuzen ere, ekitaldia banketxe horren lankidetzarekin antolatu dute.


Erasmus programako bi ikasle ere mintzatu dira, euren ikaskideen izenean. Honako hauek, hain justu: John Scheibe, alemaniarra, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Industria Ingeniaritza ikasten ari dena, eta Florian Damian, frantziarra, Nafarroako Unibertsitatean Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (LADE) ikasten ari dena.


Ekimena lehenengo aldiz burutu dute aurten, eta Europako Eguna dela-eta Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak aste honetarako antolatu dituzten ekitaldien programaren esparruan dago kokatuta. Europako Eguneko ospakizunek garrantzi handiagoa dute aurten; izan ere, 2016ari begira Iruñea europar kulturaren hiriburu izendatu dezaten lortzeko ekintzak jarriko dituzte abian.


Europako 300 bat ikasle


Nafarroan Ikasturte honetan, Europako hainbat herrialdetako 280 ikasle etorri dira Nafarroara, Erasmus programaren bidez. Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) 144 ari dira, eta Nafarroako Unibertsitatean, berriz, 136.


Erasmus unibertsitate mugikortasunerako programa da, Europar Batasunarena, eta 1987an abiatu zuten. Inoiz egin izan den kultura trukeko saiakuntzarik garrantzizkoenetako bat da, eta 1987az geroztik, hamabi urteotan, Europako 1,5 milioi ikasle mugiarazi ditu. Espainia da ikasle gehien jasotzen dituen herrialdea, eta baita beste herrialde batzuetara gehien bidaltzen dituena ere.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa