(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Udal Musika Eskolei 2008an diru-laguntzak emateko deialdia onartu da asteartea, 2008.eko maiatzak 13

Hezkuntza departamentuak, Udal Musika Eskolei diru-laguntzak emateko erabilpen-arauak ezartzen dituen deialdia onartu, eta 2.550.000 euroko aurrekontu-partida bideratu du zeregin horretarako.


Jakina denez, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren bidez Musika eta Dantza Eskolak sortu eta horien funtzionamendua arautzeko oinarrizko manuak ezarri ziren. Makina bat dira, ireki eta abian jartzeko dagokion baimena lortu duten musika eskolak eta, beraz, horietan guztietan erakunde titularrak hartu du bere gain ardura ekonomiko guztiz, halaxe xedatzen baita aipatu Foru Dekretuaren 20. artikuluan.


Orain, hala ere, Nafarroako Udal Musika Eskolak diruz laguntzeko aurrekontuen deialdia eta horren oinarri arautzaileak onartu dira; horren arabera, 2.550.000 euroko gehieneko gastua onartu da indarreko gastuen aurrekontutik.


Diru-laguntza hori eska dezakete, Musika Eskolen titular diren Tokiko Administrazioek edota horri lotutako nahiz horren mendeko erakundeek, baldin eta Nafarroako Musika eta Dantza Eskolen Erregistro Espezifikoan inskribatuta badaude.


Titularrek egindako ekarpenen eta ikasleek ordaindutako tarifa edota prezio publikoen bidez sostengatzen dira Musika Eskolak: hori horrela, horien mantentze eta funtzionamendua finantzatzera bideratuko dira diru-laguntza hauek.


Testuaren arabera, eskola bakoitzari puntuazio bat emango zaio, bertan matrikulatuta dagoen ikasle-kopuruaren arabera. Hiru atal dira baloratuko direnak, honako ponderazio-indizeen arabera: 1º: puntu bana hasierako mailan dagoen ikasle bakoitzeko; hau da, lau eta zazpi arteko ikasle bakoitzeko. 2º: 2/3 puntu, irakasgai osagarriak dituzten zortzi urte edo gehiagoko ikasle bakoitzeko edota eskolako abesbatza edota instrumentu-taldeetan parte hartzen duen ikasle bakoitzeko. 3º: 2,5 puntu instrumentu edota kantu ikasketak egiteko matrikulatu den zortzi urte edota gehiagoko ikasle bakoitzeko, baldin eta alde berean irakasgai osagarriak jaso edota taldeko instrumentu nahiz abesbatzan part hartzen badu.


Aurreko atalak batuta lortuko dugu eskola bakoitzari dagokion azken puntuazioa. Beste alde batetik, deialdi honetan jaso daitekeen diru-laguntzaren zenbatekoa, eskola guztien artean banatutako puntu guztien artean zatituko da; horrela, puntu bakoitzari dagokion balioa zein den kalkulatu ahalko dugu.


Testuan, baita ere, mugatu egiten da eskola bakoitzari eman ahal zaion zenbatekoa; izan ere, zenbateko horren ezingo du gainditu erakunde titularrari funtzionamendu nahiz mantentze gastuetarako 2007an emandako kopurua. Azken kasu horretatik salbuetsita geratuko dira Hezkuntza Departamentuaren funtzionamendu-baimena 2007/2008 ikasturte hasieratik lortu duten musika eskolak. Gainera, musika eskola bakoitzak lortzen duen zenbatekoa ezin izango da izan 2008 ekitaldirako eskolak hasiera batean dituen gastuen %33 baino handiagoa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa