(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Kirol Babesaren Sariak banatu ditu asteartea, 2008.eko maiatzak 13

Irabazleak Grupo MRA, Lizarte, Ona Industria Gráfica eta Koppo enpresak izan dira, kirolariei edo kirol erakundeei eskainitako babesarengatik


Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Kirol Babesaren Sariak eman dizkie, gaur goizean, Grupo MRA, Lizarte SA, Ona Industria Gráfica eta Koppo SL enpresei. Sarien deialdia Nafarroako Gobernuak egin zuen, joan den apirilean, kirol jarduerei laguntzeko kirolariak edo kirol erakundeak babesten dituzten enpresa eta erakundeei esker ona adierazteko.


Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin dute, gaur goizean, eta bertara bildu dira María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontseilaria eta José Javier Esparza Abaurrea Nafarroako Kirol Institutuaren zuzendari kudeatzailea.


Sariek beste bi helburu ere badituzte: batetik, kirol marketineko kanpainetan enpresek saria erabili ahal izatea; eta bestetik, enpresen, kirol erakundeen eta kirolarien arteko harreman bideak sortzea.


Zehazki, Grupo MRA enpresak Aipamen Berezia jaso du, areto futboleko Xota kirol taldea hamaika urtez babesteagatik. Enpresak 642.377 euroko ekarpena egiten du urtero. Gainera, "María Rubio" Fundazioa sortu du, areto futbolaren bidez gizarte proiektuak egiteko (Brasilen eta El Salvadorren), eta Lizarrako Zalatambor kirol elkartea ere babesten du. Golfa, areto futboleko entrenatzaileen trebakuntza, edo udalekuak ere babesten ditu, besteak beste. Saria Miguel Rico Rubiok jaso du.


Urrezko Domina Lizarte SA enpresak jaso du (ibilgailuetako osagaiak berregiten dituen enpresak), Galibier txirrindularitza taldeari emandako sostenguarengatik. Hain zuzen ere, enpresak 160.000 euroko ekarpena egiten du, urtero, honela banatuta: 130.000 euro, Nafarroako Txirrindularitza Itzulirako (Unión Ciclista Navarra); 128.000 euro, Galibierreko txirrindulari taldearentzat; eta 19.000 euro ADC Sport taldeko lasterketa autorako. Enpresak bederatzi urte daramatza Galibier taldea babesten. Nafarroako Txirrindularitza Itzulia, berriz, 1999az geroztik babesten du, eta txirrindulari taldea eta lasterketa autoa, 2006az geroztik. Saria Oscar Huarte Azpirotzek jaso du.


Zilarrezko Domina Ona Industria Gráfica enpresak jaso du. Enpresak 50.000 euroko ekarpena egiten dio, urtero, San Antonio kirol taldeari (patin hockeya). Enpresak hiru urte daramatza taldea babesten. Gainera, beste kirol proiektu batzuk ere babesten ditu, hala nola "C.C. Gráficas Ona". Saria Carlos Arbizu Tellok jaso du.


Amaitzeko, Brontzezko Domina Koppo SL enpresarentzat izan da, Ermitagaña txirrindularitza taldea eta Osasuna Fundazioa babesteagatik. Hain zuzen ere, lehenengoari 2.300 € ematen dizkio, urtero, eta bigarrenari, berriz, 2.000 €. Koppo enpresak 28 urte daramatza txirrindularitza babesten, eta 6 urte, berriz, Osasuna Fundazioa babesten. Gainera, El Redín Ikastetxeko areto futboleko eskolen arteko txapelketa babesten du. Saria Rosa María Crespo Sorianak jaso du.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa