(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bihar, Euskararen Nafar Kontseiluaren lehenengo bilera eginen dute asteartea, 2008.eko maiatzak 13

Bihar, asteazkena, 2008ko maiatzaren 14a, 11:00etan, lehenengo deialdian, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Aretoan (Maiatzaren Bia kalea, zenbakirik gabea), Euskararen Nafar Kontseiluaren lehenengo bilera eginen dute. Interesa duten hedabideak bertara joan daitezke, bilera hasierako irudiak grabatu edo argazkiak ateratzeko.


Arratsaldean, Hezkuntza Departamentuko kontseilariak eta Xabier Azanza Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzaileak Kontseiluaren lehenengo bileraren laburpena eginen dute, Nafarroako Jauregiko Prentsa Aretoan, 17:00etan.


Euskararen Nafar Kontseilua osatu zutenetik eginen duten lehenengo bilera da, eta aurreikusita dagonenez, honako gai hauek jorratuko dituzte: Kontseiluaren barne funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren proposamena; Euskararen Nafar Institutuaren izenari buruzko gogoeta; Institutua Kudeatzeko Planaren aurkezpena (Institutuko Gobernu Kontseiluak dagoeneko onartu duena, eta otsailean Parlamentuko Hezkuntza Batzordean azaldu zutena); eta Soziolinguistika Batzordearen osaketa (Nafarroako Gobernuari aholkularitza teknikoa eskainiko diona, aurten Nafarroako Inkesta Soziolinguistikoa egiteko). Euskararen Nafar Kontseiluko burua Carlos Pérez-Nievas da, Hezkuntza Departamentuko kontseilaria. Kontseiluko kideak honako hauek dira, Administrazioaren ordezkari gisa: Xabier Azanza Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea; Pedro González Felipe Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia; Teresa Aranaz Antolamendu, Kalitate eta Berrikuntzako zuzendari nagusia; Mikel Aranburu Zudaire Euskararen gaineko Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendaria; eta Julen Calvo, Kontseiluko idazkari izanen dena. Beste erakunde batzuetako kideak, berriz, honako hauek dira: Andrés Urrutia Euskaltzaindiko lehendakaria; Mª Amor Beguiristain irakaslea, Nafarroako Unibertsitateko ordezkaria; Pablo Sotés irakaslea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkaria; Carmen Lamsfus katedraduna, Eusko Ikaskuntzako ordezkaria; Yolanda Barcina, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko ordezkaria; Pello Mariñelarena, Nafarroako Ikastolen Federazioko ordezkaria; eta Gabriel Imbuluzqueta kazetaria, Nafarroako Prentsa Elkartearen ordezkaria. Era berean, Euskararen Nafar Kontseilukoko kide dira, euskararen eta euskal kulturaren arloan duten izen onarengatik Nafarroako Gobernuak hala izendatu dituelako, honako hauek ere: Mikel Velasco filologoa, Toponimiako espezialista; Patxi Salaberri katedraduna; Asier Barandiaran irakaslea; Josu Reparaz Lizarra Ikastolako zuzendaria; Mikel Olazaran EHUko irakaslea; Iñaki Perurena idazle, kirolari eta aktorea; eta Patziku Perurena idazlea. Kultur elkarteetako edo gizarte ekimeneko erakundeetako ordezkari gisa, berriz, honako hauek izendatu dituzte: Aitziber Sarasola AEKko ordezkaria, eta Koldo Martínez Euskara Kultur Elkargoko lehendakaria.


Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa sortu zuen irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretuaren arabera, Euskararen Nafar Kontseilua Euskararen Nafar Institutuaren parte-hartze organoa da, eta Nafarroako Gobernuari aholkua eman eta proposamenak egiten dizkio, euskararen plangintzaren eta sustapenaren gainean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa