(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gamesak Aoizen haize-errotentzako palak fabrikatzeko instalazio berria irekiko duela iragarri du Sanz Lehendakariak asteartea, 2008.eko maiatzak 13

Proiektuak 64 milioi euroko inbertsioa barne hartzen du, eta 25 langilerekin hasiko du bere jarduera, zenbateko hori 400 lagunetara gehitu badaiteke ere.


Nafarroako Gobernuko Lehendakari Miguel Sanz Sesma jaunak gaur iragarri duenez, haize-errotentzat palak fabrikatuko dituen enpresa bat ezarriko da Aoizko udalerrian, Gamesa Corporación Tecnológica enpresak sustatuta. Proiektuak 64 milioi euroko inbertsioa barne hartzen du, eta 25 lanpostu sortuko ditu hasiera batean, zenbateko hori 400 lagunetara gehitu badaiteke ere.


Iragarpen hori egiteko prentsaurrekoan, Sanz Lehendakariarekin batera izan da Guillermo Ulacia Arnaiz jauna ere, Gamesa Corporación Tecnológica-ko Presidente eta Kontseilari Delegatua. Haize-errotentzako palak egingo dituen fabrika berri hori Aoizko industrialde berrian kokatuko da. 62 milioi euroko inbertsioa egingo du Gamesak, enpresa horrek Nafarroan inoiz garatu duen industria-proiekturik eta garrantzitsuena, beraz.


Gamesak etorkizunean Aoizen izango dituen instalazio horien balio teknologiko handia azpimarratu du Sanz Lehendakariak; enpresa horretan, izan ere, enpresa-talde horrek dituen potentzia handieneko haize-errotei zuzenduriko punta-puntako palak fabrikatuko dira. Bestalde, Guillermo Ulaciak adierazi duenez, hasiera batean prototipoak baino ez dira fabrikatuko Aoizko instalazioan; aurrerago, hala ere, palak seriean egingo dituen produkzio-zentroan bilakatu, eta mundu mailako merkatu desberdinak hornituko ditu.


Bere lehen parte-hartzean, Sanz Lehendakariak modu oso positiboan baloratu du Foru Komunitatean jarduera berri bati ekin eta bere presentzia indartzeko Gamesak erakutsi duen interesa. Miguel Sanz jaunak adierazi duenez, parke eolikoetarako palak diseinatu, fabrikatu eta banatzen dituen mundu mailako liderra da erakunde hori, gaur egun.


Era berean, Sanz Lehendakariak, Kontseilari Delegatu jaunak nahiz Gamesak berak, Aoizko instalazio berri hau eraikitzeko Nafarroako Gobernuak emandako lankidetza eskertu dute; horri esker, izan ere, laguntza fiskalen onurez gozatzeaz gain, legez ezarritako inbertsio eta enplegua sustatzea ere lortuko da.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa