(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskararen Nafar Kontseiluko kideen lanerako borondatea azpimarratu du Pérez-Nievas kontseilariak asteazkena, 2008.eko maiatzak 14

Euskarabidea izenarekin ezagutuko den erakunde horren lehenengo bileran kide guztiek hartu dute parte


Euskararen Nafar Kontseilua

Euskararen Nafar Kontseiluko irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Carlos Pérez-Nievas jaunak prentsaurrekoan azpimarratu duenez, Euskararen Nafar Kontseilu berria (Euskarabidea) osatzen duten kide guztiek hartu dute parte erakunde horren etapa berriko lehen bileran. Bilera hori gaur goizean izan da eta, bertan, lanerako nahiz lankidetzarako borondatea erakutsi dute.


Nafarroako txosten soziolinguistikoa eta gai horren inguruko proposamenak planteatzea izango da Kontseiluak jorratuko duen lehenengotariko egitekoa. Zentzu horretan, Euskararen Nafarroako Institutuko zuzendari nagusi Xabier Azanzak, Soziolinguistika Batzordearen eraketa azpimarratu du. Hauek dira Batzorde horren kideak: Mikel Aranburu, Mikel Olazaran, Pablo Sotés eta Asier Barandiaran; Julen Calvo da idazkaria. Aurrerantzean, Kontseiluak batzorde gehiago sortuko ditu. Kontseiluaren hurrengo bilera, seguruenik, datorren irailean eta urrian izango dira, Xabier Azanzaren esanetan.


Euskararen Nafar Kontseiluak legegintzaldi honetan egin duen lehen laneko bileran, Euskarabidea-ren zuzendari nagusiak, orain arte erakunde horrek buruturiko ekintzak aipatu ditu, hala nola, argitalpen bat edo beste, horietako batzuk dagoeneko editatuta daudenak eta beste batzuk, sortze bidean; Udalekin, Euskaltzaindiarekin, Nafarroako Unibertsitateekin edota Cervantes Institutuarekin sinatutako hitzarmenak; eta, erakunde desberdinekin batera, azoka eta bileretan parte hartzea.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Vídeo de la rueda de prensa
Audio de la rueda de prensa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa