(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarrako Astean, aurten, Erdi Aroko Historia hezkuntzaren eta gizartearen ikuspuntutik aztertuko dute osteguna, 2008.eko maiatzak 15

Lizarrako XXXV. Astea uztailaren 21etik 25era bitarte eginen dute, eta 23 beka emanen dituzte bertako jardueretan parte hartzeko


Semana de Estudios Medievales

Portada del libro que reúne las actas de la pasada edición. ( irudia handitu )

Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak Erdi Aroko Ikasketen Lizarrako XXXV. Asteko edukiak aurkeztu ditu, gaur eguerdian, Gustavo de Maeztu Museoan. Lizarrako Astea uztailaren 21etik 25era bitarte eginen dute, "La Historia Medieval hoy: percepción académica y percepción social" (Erdi Aroko Historia gaur: hezkuntzaren eta gizartearen ikuspuntua) izenarekin, eta Nafarroako Gobernuak antolatuko du, Lizarrako Udalaren laguntzarekin.


Aurten, Erdi Aroko Historiaren gaur egungo egoera aztertu nahi dute; izan ere, Giza Zientzietako izen-emateen kopuruak behera egin du.


Inaugurazio hitzaldia, "La historia medieval hoy. Análisis y planteamiento general del tema" (Erdi Aroko Historia gaur. Gaiaren azterketa eta azalpen orokorra) izenekoa, Juan Carrasco Pérezek (NUP) eginen du. Hitzaldi eta mahai inguruez gain, ikustaldiak antolatu dituzte, Iruñera, Eunatera, eta Nafarroako unibertsitate publiko eta pribatuko liburutegietara. Itxiera ekitaldia Corpas kontseilariak eginen du, uztailaren 25ean.


Kontseilariak, Lizarrako Astea aurkezteaz gain, bertako jardueretan parte hartzeko urtero ematen dituzten bekak izan ditu mintzagai. Aurten, hain zuzen, 23 beka emanen dituzte. Aipatu behar dugu, gero eta beka gutxiago eskatzen dituztela (zenbait urtetan berrogeita hamar ere eskatu izan dituzte). Hala ere, aurten atzerritar gehiagok egin dute eskaria. Eskatzaileak Florentzia, Abidjan (Boli Kosta), Felline di Alliste (Italia) eta Wiltshirekoak (Erresuma Batua) izan dira, hain justu. Estatukoei dagokienez, berriz, Zaragoza, Sevilla, Bartzelona, Asturias, Gipuzkoa, Bilbo, Madril, Gasteiz, Gijon eta Valentziakoak. Nafar bakar batek ere ez du eskatu bekarik.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Programa de la XXXV edición de la Semana de Estudios Medievales

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa