(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Museoak zenbait jarduera antolatu ditu, Museoen Nazioarteko Eguneko ospakizunekin bat egiteko osteguna, 2008.eko maiatzak 15

Museoen Nazioarteko Kontseiluak (ICOM, International Council of Museums) bultzatuta, datorren igandea, maiatzaren 18a, Museoen Nazioarteko Eguna izanen da, mundu osoan. Estreinakoz 1977an egin zuten Museoen Nazioarteko Eguna, herritarrak sentsibilizatzeko museoek duten garrantziaren gainean. Izan ere, museoek kultura trukatzen eta aberasten dute, eta gizartearen eta berorren garapenaren zerbitzura dauden erakundeak dira.


Ospakizuna dela-eta, Nafarroako Museoak zenbait jarduera antolatu ditu. Honako hauek, hain justu: zinema ziklo bat (hiru film, orotara), kontzertu bat, eta haurrentzako eta ahaideentzako ikustaldia Museora. Ekitaldiak maiatzaren 17an, 18an, eta 19an eginen dituzte.


Larunbatean, maiatzaren 17an, "Cine y Pintura" (Zinema eta Pintura) izeneko zinema zikloa hasiko da. Hasteko, Jean Becker zuzendariaren "Hizketaldiak nire lorezainarekin" eskainiko dute. Egun horretan, Museoa 22:00ak arte egonen da zabalik.


Igandean, maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Egunean, 12:30ean, oraintsu zaharberritu eta Museoko elizako koruan jarri duten harmoniuma aurkezteko ekitaldia eginen dute. Jarraian, José Antonio Pascual organistak kontzertua eskainiko du, aipaturiko harmoniumarekin. Louis Izuarrizaga, Louis Vierne, Josef Latzelsberger eta Cesar Franken lanak joko ditu, hain zuzen.


Igandean bertan, 17:30ean, haur eta ahaideentzako ikustaldi berezia eginen dute Nafarroako Museora, "Veo veo en el Museo ¡instrumentos musicales!" (Ikusi makusi Museoan, musika tresnak!) izenekoa. Parte hartu nahi dutenek Museora joan beharko dute. Egunari amaiera emateko, 19:30ean, "Zinema eta Pintura" zinema zikloko bigarren filma eskainiko dute, Milos Formanen "Goyaren mamuak".


Amaitzeko, astelehenean, maiatzaren 19an, "Pollock. Sortzaile baten bizimodua" filma eskainiko dute.


Jarduera guztiak doakoak izanen dira. Zinema emanaldiak 19:30ean hasiko dira, Museoko ekitaldi aretoan, eta Blanca Oria zinema kritikariak aurkeztuko ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa