(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak hitzarmen bat sinatu du Prentsaren Elkartearekin, kazetariak trebatzeko eta kanpora begira Nafarroa proiektatzeko osteguna, 2008.eko maiatzak 15

Hitzarmen horri esker 18.450 euroko diru-laguntza eman zaio Prentsaren Elkarteari. Laguntza horren helburuak bi dira: kazetarien trebakuntzarako jardunaldi batzuk antolatzea eta San Ferminetan Iruñan ezartzen den Prentsaren Nazioarteko Bulegoa kudeatzea.


Alberto Catalán eta Fátima Ruiz

Alberto Catalán eta Fátima Ruiz. ( irudia handitu )

Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuko Eledun Alberto Catalán Higueras jaunak eta Prentsaren Elkarteko Iruñako presidente Fátima Ruiz Bacaicoa andreak hitzarmen bat sinatu dute gau. Hitzarmen horri esker 18.450 euroko diru-laguntza eman zaio Prentsaren Elkarteari. Laguntza horren helburuak bi dira: kazetarien trebakuntzarako jardunaldi batzuk antolatzea eta San Ferminetan Iruñan ezartzen den Prentsaren Nazioarteko Bulegoa kudeatzea.


Hitzarmena sinatu duten erakunde biek esposizio-atalean adierazi dutenez, hedabideak dira Komunikaziorako Zuzendaritza Nagusiak/ Eledunaren Bulegoak emandako informazio-edukien lehenengo jasotzaileak; eta hedabide horien bidez heltzen dira, hain zuzen ere, eduki horiek guztiak herritarrengana.


Zentzu horretan, guztiz interesgarria da kazetariek beraien prestakuntza zabaltzeko aukera izatea, beraien lanbidearen inguruko gaiak jorratuko diren mintegi nahiz jardunaldien bidez.


Horrekin batera, Gobernuaren interesa da, baita ere, Nafarroak bizi duen errealitatea kanpoan ezagutzera ematea. Horretarako, Komunikaziorako Zuzendaritza Nagusiari zaizkion egitekoen artean daude: Nafarroako Gobernuak gizarte arloko hedabideekin dituen harremanak sustatu eta politikoki gauzatzea, eta Foru Komunitatearen nortasuna zabaldu eta sustatzea.


Hori horrela, uste da Prentsaren Iruñako Elkartea dela aipatu egiteko biak burutzeko gai den erakunde profesional bakarra, afiliatutako kazetariekin zuzeneko harremana izateaz gain, lanbide horretako gainerako profesionalekin lotura handia duelako. Prentsaren Elkartea da Prentsaren Nazioarteko Bulegoaren titularra; eta azken hori arduratzen da San Ferminetako nahiz Nafarroaren inguruko informazio turistiko eta orokorra atzerriko korrespontsalei emateaz. Arreta eman zitzaien hedabide ugarien artetik 50 atzerritarrak ziren, 19 herrialde desberdinetakoak, alegia.


Nafarroako Gobernuak Prentsaren Iruñako Elkarteari ematen dion diru-laguntza, Diru-laguntzei buruzko abenduaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.2 a) artikuluan dago oinarrituta, eta helburu horretarako prentsa elkarteak jaso lezakeen gainerako diru-laguntzekin bateratzeko modukoa da. Hala ere, diru-laguntza bien batuketak diruz lagundutako zerbitzuen kostua gaindituko balu, gaindikin hori kendu egingo da zenbateko osotik. Diru-laguntza bi zati berdinetan emango da. Lehenengoa, aurrerakin gisa, hitzarmena sinatu eta berehala. Bigarrena, Prentsaren Elkarteak hitzarmenean zehaztu ziurtagiriak aurkezten dituenean. Agiri horiek izango dira: eman diren prestakuntza-ikastaroen edukiari buruzko txostena, Prentsaren Nazioarteko Bulegoaren urteko jardueren memoria eta, hala badagokio, helburu horretarako lortu diren gainerako diru-laguntzen ziurtagiriak.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa