(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Deierri bailarako udalerriek 1,3 milioi euroko inbertsioak egin dituzte ostirala, 2008.eko maiatzak 16

Udal eta kontzejuetako ordezkariekin bildu da, gaur, Toki Administrazioko kontseilaria


Udaletxe konposatua duen Deierri bailarako udalerriek 1,3 milioi euroko azpiegitura-inbertsioak egin dituzte plan honen baitan. Zenbateko horretatik 811.899 euro Toki Administrazioko departamentuak eman du. Tokiko Administrazio kontseilari Amelia Salanueva Murguialday andrea gaur bildu da Deierriko Udaleko eta kontzejuetako ordezkariekin, azpiegiturei buruzko informazioa eskuratu eta Lizarra Lurraldeko herrialde horien beharrizanak zeintzuk diren entzuteko. Kontseilarika, departamentuko zuzendari nagusi Pedro Pegenaute Garde jaunaren laguntza izan du.


2005 eta 2008 urteen artean Deierriko herrialde desberdinetan burutu diren obrek hobekuntza garrantzitsuak ekarri dituzte udaletxe guztientzat (Alloz, Arandigoyen edota oraintsu inauguratu den Lorca-koetan ), bai eta bestelakoetan era: zolak berriztatu dira, argiteria ezarri da, konponketak egin dira hilerrietan eta horniketa nahiz saneamendu sareak berriztatu dira, besteak beste.


Zenbatekoei dagokienez, obrarik eta garrantzitsuenak (gaur egun exekutatzen daude) ura erregulatzeko Iruñelako depositu berria eta maisu-gidaritza, eta Errezuko hiru plaza eta bi kaletan horniketa nahiz saneamendu sareak berriztatzea izan dira, 223.396 eta 298.371 euroko inbertsioarekin, hurrenez hurren.


Deierriko bailarako gainerako obrak bukatuta daude, Ibirikuko hilerrira doan bidearen zolaketa izan ezik, hasi barik dago eta.


Amelia Salanueva kontseilariak, Departamenduak legegintzaldi honetan jarraituko dituen ildo nagusiak azaldu dizkie ordezkariei; horrez gain, ordezkari horiek azaldutako beharrizanak zeintzuk diren ere entzun ditu. Gainera, kontseilariak elkarrekin lan egitera animatu ditu Deierriko karguak, herri horren txikietako kudeaketa hobetzearen alde egiten duten ahalegina eskertuaz.


Deierriko Udalak 1.560 biztanle ditu guztira, honako herrietan banatuta: Alloz, Arandigoien, Aritzala, Aritzaleta, Aizkoa, Bearin, Eraul, Gorozin, Ibiriku, Iruñela, Lakar, Lorka, Murelu-Deierri, Murugarren, Errezu, Úgar, Hiriberri, Zabal, Zurukuain eta beste batzuk.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa