(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irunberri, Erronkari eta Otsagabiako Naturaren Interpretazio Zentroetan, "Natura eta klima aldaketa" argazki erakusketa dago ikusgai ostirala, 2008.eko maiatzak 16

Irunberri, Erronkari eta Otsagabiako Naturaren Interpretazio Zentroetan, "La Naturaleza y el cambio Climático" (Natura eta klima aldaketa) argazki erakusketa dago ikusgai. Madrilgo Natur Argazkilarien Elkarteak (FONAMAD) utzitako 35 argazki dira, orotara, eta tenperaturaren igoerak ingurumenean duen eragina islatu nahi dute.


Erakusketaren argazki bat

Erakusketaren argazki bat. ( irudia handitu )

Erakusketa maiatzean (Irunberri), ekainean (Erronkari) eta uztailean (Otsagabia) egonen da ikusgai. Irudiekin batera, testu bat dago, klima aldaketak naturan eta izaki bizidunetan duen eragina azaltzeko. Espainiako eta mundu osoko hainbat lekutan egindako argazkiak dira, eta Lurraren berotzeak izotz masetan, ur erreserbetan, baso handietan eta faunan eta floran duen eragina islatzen dute.


Erakusketa Naturaren Interpretazio Zentroetako ohiko ordutegian egonen da ikusgai: igandetik ostegunera, 10:00etatik 14:00etara, eta ostiraletan eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era. Naturaren Interpretazio Zentroak Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak kudeatzen ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa