(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak 103,2 milioi euro itzuli dizkie zergadunei Errenta-kanpainaren erdira iritsi garenean ostirala, 2008.eko maiatzak 16

Nafarroako Ogasunak 2007ko Errenta eta Ondarearen Kanpainari dagozkion 103.261.487 euro itzuli dizkie guztira zergadunei. Egunotan iritsi gara kanpaina horren erdi aldera.


Pasa den apirilaren 18an kanpaina hasi zenetik gaur ostirala arte, 236.048 aitorpen aurkeztu dira guztira. Horietatik 177.048 Nafarroako Ogasunak egin ditu (kanpaina hasietan etxeetara bidali ziren 165.000 aitorpenak barne); beste 49.743 aitorpen erakunde laguntzaileak egin dituzte; Internet bidez 8.625 aitorpen aurkeztu dira eta, azkenik, 659 izan dira eskuz egin direnak.


%62 itzultzekoak


Horien guztien artean 171.682 aitorpenek emaitza negatiboa izan dute; hau da, dirua itzultzeko eskubidea dute. Gainerakoa (64.393) positiboak dira, eta ordaintzeko betebeharra dute. Lehenengo taldeari dagokionez, 148.484 dira, dagoeneko, dagokien itzulketa jaso duten aitorpenak; hau da, 103,2 milioi euro guztira, batez beste 695,43 euroko itzulketarekin aitorpen bakoitzeko.


Zerga ordaintzeko moduari dagokionez, banakako ordainketa nagusitzen da: 136.918 aitorpen guztira. Baterako aitorpenak 92.313 izan dira; bananduak 5.953, eta baterako bereziak, berriz, 891.


Gogoratu beharra dago 2007ko Errenta eta Ondarearen Kanpaina ekainaren 20an bukatuko dela. Berrikuntza nagusien artean, kanpaina aste betez luzatu dela aipatu behar da. Gainera, kanpainaren hasiera ohikoa baino bi aste lehenago hasi da, zergadunei etxera bidaltzen zaien autolikidazio proposamenen kopurua ere gehitu egin da eta 2007an onartutako erreforma fiskala aplikatzeari ekin zaio; azken horrek esan nahi du, presio fiskalak behera egin duela.


Zergadunek bide bat baino gehiago erabil dezakete aitorpena aurkezteko. Internet bidez, (www.navarra.es), Ogasunaren sei bulegoetan, 901 505 505 telefonoan aurretiazko hitzordua eskatuaz (8,30etik 17,30era) eta www.navarra.es orrian, 23 erakunde laguntzaileen bidez; azken horiek, 1.300 arreta-puntu baino gehiago eskaintzen dituzte.


Orain arte, Nafarroako Ogasunaren bulegoek, aitorpena egiteko 26.269 hitzordutik gora eman dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa