Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu bat onartu du, eta hartara, Foru Komunitateko Batxilergoaren egitura eta curriculuma ezarri ditu.
Gainera, Agindu bat onartu du, aipaturiko egitura garatzeko, antolakuntza arautzeko, eta ordutegiak eta hautazko irakasgaiak finkatzeko. Oinarri gisa Estatuko oinarrizko araudia hartu dute, eta funtsezko zenbait alderdi erantsi dituzte, hala nola metodologia, orientazioa eta tutoretza, eta ikastetxeen autonomia.
Metodologiari dagokionez, hizkuntza gaitasuna garatzen duten jarduerak egin daitezen azpimarratu dute, testu luze eta konplexuen ulermenari zein euskarri guztietan ahozko eta idatzizko hizkuntza zuzen erabiltzeari dagokionez (12. artikulua).
Ikasleei begira garrantzi handia du Batxilergoaren ondoren dauden aukerei buruzko informazioa izateak, hezkuntza sisteman jarrai dezaten bermatzeak, eta goi mailako ikasketak egiteko edo lan munduan sartzeko aukera izateak. Horrexegatik, orientazioa eta tutoretza jorratu dituzte.
Ikastetxeen autonomiaren gaia Foru Dekretuko 17. artikuluan eta Foru Aginduko lehenengo Xedapen Gehigarrian garatu dute. Hezkuntzaren Lege Organikoan eta gaia arautzen duen Errege Dekretuan xedatutakoari jarraiki, modalitateko eta aukerako irakasgai taldeak antolatzeko aukera eman diete ikastetxeei. Gainera, hezkuntza komunitateko kideen arteko lankidetza sustatu dute. Izan ere, ikastetxeei dagozkie egiteko hauek: