(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Adingabeek sarea segurtasunez erabiltzeko gomendioak eman ditu Nafarroako Gobernuak, bihar Interneten Eguna dela-eta ostirala, 2008.eko maiatzak 16

Gomendioak CD-Rom batean bildu dituzte, guraso eta irakasleentzako gidaliburu didaktiko batekin eta 6-10 urteko haurrentzako jokoekin batera


Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bidez, guraso eta irakasleentzako CD-Rom bat argitaratu du, eta bertan, adingabeek sarea segurtasunez erabiltzeko gomendioak eman ditu. Helburua guraso eta irakasleei laguntzea da, adingabeak babesteko aurki ditzaketen arriskuetatik. Gainera, 6-10 urteko haurrentzako jokoak eta istorio bat sartu dituzte, modu seguruan nabigatzeko oinarrizko arauekin, eta pertsona askok sarean duten itxura faltsuaz ohartarazteko.


Bihar, larunbata, maiatzaren 17a, Interneten Eguna da, eta horrexegatik argitaratu dute CD-Roma. Nafarroako Gobernuak "Acércate @ las TIC" (Hurbil zaitez IKTetara) programaren bidez eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak bultzatzen duten Avanza Planaren baitan dagoen argitalpena da. CD-Roma osatzeko, Parry Aftab estatubatuar abokatuak idatzi duen liburu bat dago, "Guía práctica para madres y padres. Riesgos de internet con los menores" (Gurasoentzako gidaliburu praktikoa. Adingabeentzako arriskuak Interneten). Parry Aftab aditua da adingabeen babesean (Interneten) eta sareko segurtasunean. Gidaliburuan arriskuak identifikatu eta ebaluatzeko, prebentzio neurriak hautatzeko, eta erabakiak gauzatzeko informazioa eman dute. CD-Romaren edukia eta liburua http://www.pantallasamigas.net/ helbidean kontsultatu daitezke.


Internet segurtasunez erabiltzeko gomendioak


Internetek aukera asko eskaintzen ditu, haurren hezkuntza, kultura, komunikazio eta aisialdiari dagokionez, baina arriskuak ere baditu, eta beharrezkoa da horiek ezagutu eta aurrea hartzea. Gaur egungo gizartean, Internet ezinbesteko aliatua da neska-mutikoen garapenerako, eta horrexegatik, eurentzako leku segurua izan behar du. Gidaliburuan adierazi dutenez, sarea gaizkile antolatuek eta asmo txarreko pertsonek ere erabiltzen dute, eta batzuetan neska-mutikoek zorigaiztoko ondorioak jasaten dituzte (eduki kaltegarriak, sexu jazarpena, edo iruzurra, besteak beste). Hala ere, gaur egun Internet gazte eta haurren bizimoduaren parte da; izan ere, gizarteratzeko gune berri bat da, eta bere dinamika, arau eta portaerak ditu. Garrantzitsua da horiek guztiak ezagutzea.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa