(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Roig kontseilariak "dRaíz" enpresari eman dio berrikuntza eta hazkunderako gaitasuna saritzen duen "Empresa Bandera 2007"saria asteartea, 2008.eko maiatzak 20

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu departamentuko kontseilari José María Roig Aldasoro jaunak "dRaíz" enpresari eman dio, gaur, Nafarroako Gobernuak CEINen bidez (Nafarroako Enpresen Berrikuntzarako Europako Zentroa) ematen duen "Empresa Bandera 2007" saria.


Saria banatu den une bat. ( irudia handitu )

Sari hori, aipatu erakundeak garapen prozesuetan laguntza ematen diren enpresen artean berritzaileenari eta hazkunderako gaitasun handiena duenari ematen zaio.


CEINen egoitzan (Mocholi Industrialdea, Noain) gaur izan den ekitaldian zian da, baita ere, erakunde publiko horren zuzendari Carmen Leza Villar andrea.


Aipatu sariaren bidez, berrikuntzarako eta hazkunderako duen gaitasuna aintzatetsi zaio "dRaíz" enpresari (Técnicas y Procesos Agrícolas, S.A.). Sari horrek esana nahi du, erakunde hori berrikuntza eta garapenerako, hazkunderako nahiz zabalkunderako duen gaitasuna egiaztatzen duten aldagai batzuengatik nabarmentzen dela: negozio-ereduaren berrikuntza maila, enplegu-sorkuntza eta merkatuko kuotaren aurreikuspenak, enpresaren ibilbidea eta talde sustatzailearen gaitasuna, besteak beste.


"Empresa Bandera 2007" sariari esker, dRaiz enpresak 6.000 euro jasoko ditu; horrela, eta enpresa espezializatu baten laguntzarekin, hausnarketa estrategikoa eta hedapenerako eredua diseinatu ahalko ditu, hazkunde-proiektuari ekin baino lehen.


Mahatsa eta ardoa ekoizteko orduan kontrol goiztiarrerako diagnostiko-teknikak garatzen ditu batik bat dRaiz enpresak. Hori horrela, ahalik eta etekin gehien ateratzen laguntzen die beraien bezeroei, kostuetan aurreztuz eta azken produktuaren kalitatea hobetuz. Hazkunderako duen gaitasuna, ikerketarako ahalmenean eta ardogintzaren esparruan teknika berritzaileak erabiltzean dago oinarrituta, merkatuen artean inolako desberdintasunik egin gabe. Izan ere, hasia da dagoeneko Europako ekialdeko herrialdeetan proiektuak kudeatzen, eta ipar Amerikako merkatuari so egiten.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa