(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Garraio eta Logistikaren Nafarroako Agentzia sortu du asteartea, 2008.eko maiatzak 20

Agentzia gaur goizean aurkeztu du Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Kontseilari Laura Alba andreak. Gorantz doan sektoreari bultzada ematea da Agentziaren egiteko nagusia, eta 2015 urterako 3.000 lanpostuko dituela aurreikusi da


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilari Laura alba Cuadrado andreak Garraio eta Logistikaren Nafarroako Agentzia aurkeztu du, gaur goizean, pasa den maiatzaren 19an Gobernuak horren inguruan hartutako Akordioari jarraiki. Enpresa publiko gisa eratu den Agentzia, azpiegiturak sustatu eta Nafarroako Foru Komunitateko zerbitzu logistiko guztiak zentralizatu eta gainbegiratzeaz arduratuko da; bere helburua, izan ere, Garraioa eta Logistika bezalako sektore estrategiko batean ahalik eta sinergia, osagarritasun nahiz eraginkortasun handiena lortzea da, Nafarroa mailan.


Alba kontseilariak azpimarratu duenez, Nafarroarentzat, Nafarroako enpresentzat nahiz kontsumitzaile ororentzat balioa sortzeko bokazioarekin jaio da Agentzia, Nafarroa estatuko puntan jarriz merkantzien garraioari dagokionez. Era berean, honakoa aipatu du: sektore estrategiko honen garapenari esker 3.000 lanpostu berri sortuko direla aurreikusi da 2015 urteari begira. Diseinuaren lehenengo azterlan teknikoak 2008. urteko azken alderako edota 2009ko hasierarako prest egongo direla uste da; horren arabera, obrak 2011n hasiko lirateke.


Urte horretara arte, 167 milioi euroko inbertsioa planifikatu da; 2015 urterako, beraz, eraikuntza eta hirigintza arlora guztira 560 milioi euro bideratuko dira; eta zenbateko hori 1.000 milioi eurotara iritsiko da 2025ean.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Vídeo de esta información
Audio de esta información

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa