(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak eta UGT eta CCOO sindikatuek Nafarroako Garapen Iraunkorreko Akordio Soziala izenpetu dute asteazkena, 2008.eko maiatzak 21

Orain, elkarrizketa eta hitzartze prozesua abiatuko dute; besteak beste, enpresen askotarikotasuna eta kalitatezko lanpostuak sustatzeko


Ezquerretik eskuinera, Goyén, Sanz, Ayesa eta Molinero. ( irudia handitu )

Nafarroako Garapen Iraunkorreko Akordio Sozialeko puntu nagusi gisa, elkarrizketa eta hitzartze prozesua abiatuko dute, honako gai hauen gainean: enpresen askotarikotasuna, kalitatezko lanpostuak, sostengua ikerketari, trebakuntza, inbertsio estrategikoen plana, aukera berdintasuna, etorkinak gizarteratu eta laneratzeko prozesua, etxebizitza, gizarte zerbitzuak, eta mendekotasunen bat dutenen artapena.


Akordio Soziala honako hauek izenpetu dute, gaur arratsaldean: Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak; José Manuel Ayesa Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko presidenteak; eta Juan José Goyén eta José María Molinero Langileen Batasun Orokorreko (UGT) eta Langile Batzordeetako (CCOO) ordezkariek, hurrenez hurren.


Akordioaren sinatzaileek hitzeman dutenez "Foru Komunitateko ekimenekiko lankidetza eta koordinazioa sustatuko dute, Nafarroan agertoki berri eta askotariko bat sustatzeko, ekonomiaren eta ekoizpenaren arloan". Era berean, dokumentuaren babesean eginen diren proiektu, plan eta akordio guztietan errespetatu eginen dute sinatzaileen ekintza askatasuna, gizartearen edo politikaren arloan dagozkien jarduera esparruetan, eta oinarri gisa erabili ahal izanen dituzte akordio zabalagoak erdiesteko.


Proposatzen diren gaiak garatzeko, jarraipena egiteko eta zehazteko Gobernu eta Koordinaziorako Batzorde Orokorra eta Jarraipeneko Batzorde Iraunkorra sortuko dituzte. Era berean, negoziazioetarako hiru mahai sektorial egituratuko dituzte: Enpleguaren Mahai Sektoriala, Produktuak Askotarikotzeko eta Lehiakortasuneko Mahai Sektoriala, eta Kohesio Sozialeko Mahai Sektoriala.


Aurrekariak


Nafarroako Gobernuak, 1993an, "Nafarroako garapen industrialerako eta enplegurako akordioa" sustatu zuen, eta Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioarekin eta UGT eta CCOO sindikatuekin izenpetu zuen.


Bestalde, hamar urte baino gehiago igaro dira Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak eta Nafarroako sindikatu nagusiek (UGT eta CCOO) "Laneko harremanei buruzko Sektorearteko Akordioa" izenpetu zutenetik (1995ean). Akordioaren helburua lanarekin zerikusia duten hainbat gai arautzea izan zen (garai hartan Nafarroako gizarteari begira lehentasunezkotzat jo zituzten gaiak).


1999an, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak eta UGT eta CCOO sindikatuek enplegua sustatzea hartu zuten helburutzat, Enplegu Planen bidez. Harrezkero, ondoz ondoko hiru Enplegu Plan izenpetu eta gauzatu dituzte.


Azkenik, ekonomiaren gaur egungo egoerak eraginda, Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Alderdi Sozialistak horri aurre egiteko akordio politikoak izenpetu dituzte. Era berean, Nafarroako gizarte zibilak, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren, UGT eta CCOO sindikatuen, eta beste erakunde eta enpresa batzuen parte-hartze aktiboaren bidez, Enpresa Ehundura Askotarikotzeko Nafarroako Fundazioa sortu du.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa