(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etorkinak Artatzeko Nafarroako Gobernuaren Bulegoak migrazioei buruzko ikerketak egiteko laguntzen deialdi bat sustatu du asteazkena, 2008.eko maiatzak 21

Behatoki Iraunkorraren lan ildo berri bat da, eta aurten 46.000 euroko zuzkidura izanen du


Etorkinak Artatzeko Nafarroako Gobernuaren Bulegoak, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuari atxikita dagoenak, migrazioei buruzko ikerketak egiteko laguntzen deialdi bat sustatu du, lehenengo aldiz. Aurtengo zuzkidura 46.000 eurokoa izanen da.


Ikerketarako laguntzen deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dute, gaur. Oinarrietan adierazi dutenez, lehentasuna izanen dute honako gai hauek aztertzen eta jorratzen dituzten ikerlanek: Foru Komunitatean bizi diren etorkin taldeen beharrizanak eta integrazioa; taldeen arteko bizikidetza eta onartu edo baztertzeko joera; bizi-baldintzak, ondasunen eta zerbitzuen eskuragarritasuna, eta eskubideak eta horien bermea; gizarteratzeko politikak alderatzeko erreferentzia nazionalak edo nazioartekoak; Foru Komunitateko immigrazio eta gizarteratze politiken ebaluazioa; etorkinen arloan esku hartzeko jardunbide egokiak.


Laguntzen helburua da Nafarroako ikertzaileen ahaleginak migrazioaren arlorantz bideratzea eta euren ikuspuntu aberasgarriak ezagutzea. Gainera, etorkinen euren, profesionalen eta elkarteen ikerketa lanak bultzatu nahi dituzte, giza talde horrekin zerikusia duten gertakariak hurbiletik ezagutzeko ikerlanak egin ditzaten bultzatzeko.


Immigrazioaren Behatoki Iraunkorra


Etorkinak Artatzeko Bulegoaren Behatoki Iraunkorrak jorratu nahi duen lan ildo berrietako bat ikerlan partikularren sustapena da (gaur argitaratu duten deialdiaren bidez, esaterako). Nolanahi ere, Behatokiak beste ikerketa ildo batzuk ere bultzatzen ditu, dagoeneko. Berezko ikerketa ildoak (kanpoko aholkularitza teknikoa kontratatuz) edo unibertsitateekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean garatutakoak (lankidetza hitzarmenen bidez), hain zuzen.


Immigrazioaren Behatoki Iraunkorra Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren tresna da, eta Foru Komunitateko etorkinen egoera etengabe eta modu dinamikoan ezagutzea du helburu. Horretarako, Nafarroako erakundeek emandako datuak biltzen ditu, azterlan monografikoak egiten ditu, eta immigrazioari buruzko ikerlanak bultzatzen ditu (bertako edo kanpoko bitartekoekin).


Laburbilduz, Behatokiaren helburua da etorkizuneko plangintza eta aurreikuspenak egiten laguntzea, Nafarroako Gobernuak, beste Herri Administrazio batzuek, erakunde pribatuek, elkarteek eta gizarteak berak etorkinak behar bezala artatu ahal izateko. Zentzu horretan, migrazioei buruzko ikerlanek kudeaketari buruzko ikuspuntua zabaltzea ahalbidetzen dute, migrazio prozesuak aztertuz, azalduz eta ulertuz.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa