(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak pergamino bilduma bat itzuli dio Erriberriko Udalari, Artxibo Orokorrean zaharberritu ondoren osteguna, 2008.eko maiatzak 22

Bestalde, Corpas kontseilariak agiri eta plano historikoak tratatzeko eta digitalizatzeko deialdia eginen dutela iragarri du


Juan Ramón Corpas Mauleón Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak 116 pergamino eta 2 liburu eman dizkio, gaur goizean, Mari Carmen Ochoa Erriberriko alkateari. Aipaturiko pergaminoak eta liburuak Erriberriko Udalarenak dira, eta Nafarroako Gobernuak zaharberritu egin ditu, Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean. Bestalde, Corpas kontseilariak gaur goizeko ekitaldian iragarri duenez, agiri eta plano historikoak tratatzeko eta digitalizatzeko deialdia eginen dute aurki.


Zaharberritze lanei dagokienez, honako hauek egin dituzte: pergamino bilduma jaso, argazkiak atera eta diagnostikoa egin; pergaminoak berrikusi; pergaminoak garbitu (modu mekanikoan), azaleko zikinkeria kentzeko; pergaminoak luzatu, hezetu eta toles kaltegarriak kendu; lehengoratu, beharrezkoa izan denean; argizarizko zigiluak berrikusi eta garbitu; pergaminoak karpetetan gorde, banan-banan, argizarizko zintzilikako zigiluak dituztenei arreta berezia eskainita; eta zaharberritze prozesuari buruzko txosten zehatza egin.


Pergaminoak eta liburuak Nafarroako Kutxaren "Zeuk aukeratu, Zeuk erabaki" programaren bidez digitalizatu dituzte. Dokumentuak ezin izan dituzte zuzenean digitalizatu; izan ere, zaharberritu aurretik ez zeuden oso egoera onean. Erriberriko Udala horrexegatik jarri zen harremanetan Artxiboen Zerbitzuarekin. Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuak gehiagotan ere lagundu izan dio Erriberriko Udalari, artxiboekin zerikusia duten gaietan.


Bestalde, Nafarroa osoak ekintzaren berri izan dezan nahi du Gobernuak, eta horretarako lanean ari da. Zentzu horretan, Juan Ramón Corpas kontseilariak iragarri duenez, dokumentu gehiago zaharberritu eta digitalizatzeko deialdia eginen du Gobernuak aurki, Foru Komunitateko dokumentu ondarea hobeto ezagutzeko. Oraingoz, pergaminoekin eta plano historikoekin jardunen dira, batik bat. Izan ere, Gobernuaren iritziz, horiexek dira arrisku handienean dauden agiriak. Hartara, agiriak gordetzeko eta jendeak kontsultatzeko baldintzak hobetzen saiatuko dira.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa