(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako eta Kataluniako Osasun Departamentuetako ordezkariak interes komuneko gaiak aztertzeko bildu dira ostirala, 2008.eko maiatzak 23

Marina Geli eta María Kutz Generalitateko eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuetako kontseilariak topaketaren buru izan dira, eta bertan, besteak beste osasun publikoarekin, laneko osasunarekin, ama-haurren artapenarekin, eta osasun kudeaketa informatizatuarekin zerikusia duten gaiak aztertu dituzte


Kutz kontseilaria eta Geli

Kutz kontseilaria eta Geli. ( irudia handitu )

Marina Geli i Fábrega Kataluniako Generalitateko Osasun Departamentuko kontseilaria Iruñean izan da, gaur goizean, Departamentu horretako ordezkari talde baten buru gisa. Bisitaren helburua izan da Foru Komunitateko homologoekin interes komuneko gaiak aztertzea (medikuntzari eta osasun kudeaketari buruzko gaiak) eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentro batzuk ikustea.


Geli kontseilariarekin batera, Departamentuko goi kargudunak etorri dira. Honako hauek, hain justu: Antoni Plasència Herri Osasuneko zuzendari nagusia; María Luisa de la Puente Plangintza eta Ebaluazioaren zuzendari nagusia; Ferran Cordón Osasun Arloko zuzendaria; eta Miquel Gómez kontseilariaren Kabineteko burua.


María Kutz Peironcely Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko kontseilariak harrera egin die, gaur goizean, Kataluniako ordezkariei. Harrera ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin dute, hain zuzen. Ongietorria emateko hitzaldian Kutz kontseilariak adierazi duenez, "Gure osasun ereduei eutsi eta hobetzeko lan egin behar dugu. Oinarrian zuzentasuna duten sistema publikoak dira, gure seme-alabei utzi beharko dizkiegunak".


Geli kontseilariak adierazi duenez, osasun eredua babestearen alde dago bera ere. Adierazi duenez, "Gure osasun sistemari esker historiako osasun adierazlerik onenak izan ditugu, eta herritarren estimua duen sistema da". Nolanahi ere, gaineratu duenez, osasun sistemaren gaineko eztabaida bikoitza da. Batetik, gaur egungo bizi-itxaropena handiagoa da, eta ondorioz, biztanleria zahartzen ari da; eta bestetik, gero eta biztanle gehiago daude, migrazio mugimenduak direla-eta. Azkenik, kontseilariak adierazi duenez, Generalitateko Osasun Departamentuak interesgarritzat jotzen ditu Nafarroan ezarrita dauden bi zerbitzu: haur eta gazteentzako Aho-hortzetako Artapen Zerbitzua, eta historia kliniko informatizatua.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Vídeo de esta información
Audio de esta información

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa