(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak baimena eman du mendekotasunen bat duten pertsonak telefonoz artatzeko zerbitzua kontratatzeko astelehena, 2008.eko maiatzak 26

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, baimena eman dio Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileari mendekotasunen bat duten pertsonei Kortesiazko Telefono Zerbitzua eskaintzeko kontratua egiteko.


Artapen kontratua 2008an eta 2009an egonen da indarrean, eta 2012ra arte luzatu ahal izanen dute. Ordura arteko kontratuaren balioa, kalkuluen arabera, 1,25 milioi eurokoa izanen da. Xede horretarako, Gobernuak honako gastu hauek baimendu ditu, gaur: 181.466,14 euro, 2008rako, eta 318.343,45 euro, 2009rako, urte bakoitzeko aurrekontuetatik.


Kortesiazko Telefono Zerbitzua Nafarroako Mendekotasun Agentziak eskaintzen du. 2007an, 7.163 pertsona artatzen zituen. Zerbitzuak, telefono deien bidez, erabiltzaileen eta ahaideen egoeraren jarraipena egiteko balio du, eta hartara, bizi-kalitatea etxean bertan hobetzea ahalbidetzen du. Ahaideen edo gertukoen sostengurik ez dutenei, etxetik ateratzeko zailtasunak dituztenei, edo patologia arriskutsuak dituzten eta bakartuta bizi diren adinekoei zuzenduta dago.


Zentzu horretan, Kortesiazko Telefono Zerbitzuaren helburuak honako hauek dira: norberaren burua baliatzeko gauza ez diren pertsonei etxean egoteko aukera ematea; segurtasuna eskaintzea; euren bizi-kalitatea hobetzeko informazioa bildu eta trukatzea: prebentzio eta artapen jarduerak sustatzea; norberaren burua zaintzeko ohituren jarraipena egitea (sendagaiak, laguntza eta beste batzuk); eta zerbitzuaren erabiltzaileei gainbegiratze teknikoa eskaintzea, gizarte artapeneko zerbitzuekiko konexio mekanismoei dagokienez (abisua emateko medailoi, telefono aparatua).

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa