(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernua Euskararen Foru Legea aldatzeko proposamena aintzat jotzearen aurka agertu da

astelehena, 2008.eko maiatzak 26

Nafarroako Gobernua Euskararen Foru Legea aldatzeko proposamena aintzat hartzearen aurka agertu da eta hala jakinaraziko dio Parlamentuari. Proposamena Nafarroako Ezker Batua Parlamentuko kideen elkarteak aurkeztua da eta haren helburua Euskararen Foru Legearen 5. artikuluaren b) puntua aldatzea da. Foru Legearen proposamenak eskualde mistoan sartu nahi ditu Iruñerriko Aranguren, Galar eta Noain/Elortzibarreko udalerriak, orain aipatu artikuluak ezartzen duenez eskualde ez euskaldunean daudenak .


Proposamena Foru Diputaziora igorri zen hark bere iritzia eman zezan, ea aintzat hartzen zuen ala ez, eta ea aurtengo ekitaldian kredituen handitzea edo aurrekontu diru-sarreren gutxiagotzea suposatzen duen ala ez. Nafarroako Gobernuak erantzun arrazoitua jakitera eman behar zuen hamabost eguneko epean, Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik kontatzen hasita.


Horregatik Gobernuak ez du aintzat hartu lege proposamen hau, izan ere, ikerketa baten bidez udalerri hauetako errealitate soziolinguistikoa ezagutzeko Parlamentuak informazioa jaso bazuen ere, Gobernuak ez du nahikotzat jotzen. Hori dela-eta, beste inkesta bat egin nahi du 2008. urtean zehar Nafarroa osoko informazio soziolinguistikoa jasotzeko. Beraz, aipatu udalerrietan ere eginen da eta behar bezalako informazioa jasoko da Nafarroako Gobernuari aukera emanen diona egoera soziolinguistikoa ezagutzeko eta egokitzat jotzen diren ekimenak egiteko.





Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa