(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Kirol Merituaren Urrezko Domina bana eman die Iñaki Ochoa de Olzari eta hura erreskatatzen saiatu ziren mendizaleei

astelehena, 2008.eko maiatzak 26

Nafarroako Gobernuak foru dekretu bana onetsi ditu gaurko bilkuran Kirol Merituaren Urrezko Dominak emateko Iñaki Ochoa de Olza mendizaleari eta Himalaiako mendilerroko Anapurna mendian hura erreskatatzen saiatu ziren alpinistei.


Iñaki Ochoa de Olzaren kasuan, Foru Exekutiboak baloratu du haren ibilbide miragarria, mendiarekiko zaletasun paregabeak markatuta, hainbat “zortzimila” konkistatzera eraman zuena eta alpinismoan zenbait errekor eman ziona. Nafarroako Gobernuaren ustez, Ochoa de Olzaren desagerpenarekin kirolak haren ordezkaririk nabarmenetakoa galtzen du eta, batez ere, pertsona bat, mendiaren ideala bizitzen eta gizatasun balorerik zintzoenak haren bizitzan zehar transmititzen jakin zuena.


Gaur onetsitako bigarren foru dekretuaren bidez, Kirol Merituaren Urrezko Domina ematen zaie Iñaki Ochoa de Olza erreskatatzen saiatu ziren mendizaleei, izan ere, elkartasun eta kidetasun ikaragarria erakutsi baitzuten beren biziak arriskuan jarriz. Nafarroako Gobernuaren ustez, Horia Colibasanu, André Bolotov, Ueli Steck, Simon Anthamatten, Sergei Bogomolov, Don Bowie, Denis Urubko eta erreskate taldean parte hartu zuten gainerako serpa eta kolaboratzaileek nafarren gogoan egotea merezi dute, erakutsitako eskuzabaltasun eta gizatasunarengatik, izan ere, azken momenturaino Iñaki Ochoa de Olzarekin egon ziren.





Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa